Inauterien hurrengo geltokia, Areso


Leitzarrak izan dira inauteriez gozatzen lehenak, baina hurrengoek ez dute gehiegi itxaron beharrik, gaur arratsaldean hasiko baitira Aresoko inauteriak. Hiru egunez mozorro eta karrozen koloreek, musikak, dantzak, algarak eta zoramenak hartuko dute herria.
San Pedro jaietan bezala, orain arte herriko gazteak elkartzen diren Lagun Artea elkarteak antolatu izan ditu inauteriak. Aurten, ordea, guraso elkarteak eta udalak ere parte hartu du antolakuntzan. Lagun Artea elkartetik azaldu dutenez, «herritar guztiei zuzendutako jaiak» egitea nahi izan dute, «ahalik eta jende gehien animatzeko festan parte hartzera». Era berean, pasa den urteko jaiek izandako «arrakasta» ikusita, herritar guztiei eskerrak eman dizkiete antolatzaileek, «azken urteetako inauteri onenak izan baitziren». Iazkoei eusten saiatzea da euren helburua, «guztien gustukoa den festaren parte herri osoa izanik».
Bestalde, ekitaldiak herriko leku bakarrera mugatu ordez, aurtegoan Aresoko elkargune ezberdinak erabiliko dituztela ere nabarmendu nahi izan dute. «Gure helburua herritarrak herrian ditugun baliabide guztietara mugitzea da», esan dute. «Iazko inauterietan, esaterako, igandeko bazkaria goiko elkartean egitea erabaki genuen eta oso polita izan zen, bi elkarteetako jendea elkartu baitzen; beraz, aurtengoan ere hori errepikatu nahi izan dugu». Mus txapelketa ere, herriko tabernan egingo dute berrikuntza bezala.
Bi otordu eta lehiaketa
Edozein ospakizunetan bezala, otorduek ere bere lekua dute inauterietan. Bi izango dira, bata larunbateko afaria, eta bestea igandeko bazkaria. Aurtengo beste berritasuna bi otorduetarako bonua erosteko aukeran egon da. «Herritarrak bietara animatu aldera» prezio bajuagoan jarri dituzte bietan izan nahi duenarentzat. Bonuak aurrez erosteko aukera baino ez da egon, baina txartelak egunean bertan ere erosi ahalko dira.
Igandeko bazkarian banabarrak jateko aukera izanen da. Izan ere, banabarren lehiaketa egingo dute. Parte hartzaile bakoitzak bere etxean prestatuko ditu, aurrez Lagun Arteak elkarteak banatu dituen banabarrak.
Herritar guztiak
mozorrotzeko gonbita
Inauterien ardatza mozorroak eta karroza izan ohi dira. Pasa den urteko jaietan «oso karroza politak» izan zirela azaldu dute antolatzaileek. «Hiru karroza irten ziren, oso politak eta landuak, eta jende ugari mozorrotu zen. Aurten ere, herritar guztiak animatzen ditugu mozorrotuta irterera, eta familian edo lagun artean karrozekin ateratzera, ongi pasatzeko  ez baita askorik behar».

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Jon Eskisabel-(e)k eguneraketa bat bidali du:   duela 46 segundo · Ikusi

    Rafa Rueda gehitu dugu http://www.badok.info biografien multzora. Diskografia, hemeroteka, argazkiak ikus ditzakezu eta kantu bat entzun. http://bit.ly/zZx9yQ


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Atez ateko sistema abiatuko du Bilduk gehiengo osoa duen zortzi herrietan gunean   duela 8 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaBilduk gehiengo osoa duen Goierriko zortzi herrietan atez ateko sistema abian jartzeko asmoa du, datorren urte hasieratik aurrera. Hain zuzen ere, Ataunen, Lazkaon, Legazpin, Legorretan, Ordizian, Ormaiztegin, Seguran eta Zaldibian. Goierrikoez gain, Gipuzkoako beste 27 udalerritan ere gauza bera egingo du koalizio abertzaleak. Gaurtik aurrera hasiko da eskaera udal-batzarretara eramaten. Legorreta izango da zaborrak kudeatzeko [...]


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Berradiskidetzeari buruz hitzaldia gaur Labeagan gunean   duela 42 minutu · Ikusi

    Bizikidetasunaren berradiskidetzea izenburupean hitzaldia eskainiko du gaur Arantzazuko Baketik zentroko Jonan Fernandezek. Hitzaldia Urretxuko kristau elkarteak antolatu du, berradiskidetzea zer den argitzeko helburuarekin. Hitzaldia Labeaga aretoan izango da gaur, 19:30ean.


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Ordunteko mendizerrara irteera egingo du Goierrik gunean   duela 42 minutu · Ikusi

    Goierri kirol elkarteak Bizkaiko Ordunteko mendizerrara irteera antolatu du igande honetarako. Bertan Kolitza (874 m) mendia igoko dute, Ordunteko mendizerran barrena Garbea menditik igaro eta Balmasedan amaituko dute txangoa. Igandean, 7:00etan izango da irteera Goierriren egoitzatik bertatik.


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du ‘Mataharis’ luzemetraia zine forumean, gaur gunean   duela 42 minutu · Ikusi

    Iciar Bollainek 2007an zuzendu zuen Mataharis film luzea eskainiko du gaur zine forumean Eraldatzen elkarteak. Emanaldia 22:00etan izango da Aizpurunea kultur etxean, sarrera doakoa da eta nahi duen guztiak dago bertara gonbidatuta.