Aisia

Leitzako bi talde ariko dira Bardoak 2012 bertso lehiaketa berrian

2012/02/01
Nork
Leitzako bi talde ariko dira Bardoak 2012 bertso lehiaketa berrian

Bertsozaleari bertsolaritzaz gozatzeko aukera «berritzailea» eman asmoz antolatu du Nafarroako Bertsozale Elkarteak lehen aldiz, Bardoak txapelketa. Nafarroa mailako taldekako lehiaketa da, eta lehen saioa, bertsolarien agenda arazoak direla eta, pasa den urtarrilaren 27an egin bazuten ere, ostiralean hasiko da, hilak 3. Finala berriz, martxoaren 31n izango da, Leitzan. 17 taldek hartuko dute parte, eta guztira [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Aisia, Gizartea, Leitza, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Inauterien hurrengo geltokia, Areso

2012/01/27
Nork
Inauterien hurrengo geltokia, Areso

Leitzarrak izan dira inauteriez gozatzen lehenak, baina hurrengoek ez dute gehiegi itxaron beharrik, gaur arratsaldean hasiko baitira Aresoko inauteriak. Hiru egunez mozorro eta karrozen koloreek, musikak, dantzak, algarak eta zoramenak hartuko dute herria. San Pedro jaietan bezala, orain arte herriko gazteak elkartzen diren Lagun Artea elkarteak antolatu izan ditu inauteriak. Aurten, ordea, guraso elkarteak eta [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Areso, Gizartea, Herriak, jaiak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

‘Nader y Simin. Una separacion’ filma ikusgai

2012/01/26
Nork

Ihoteetako atsedenaren ostean, zinema saioa izango da asteburu honetan. Asghar Farhadiren Nader y Simin. Una Separacion film irandarra emango dute, ostiralean 22:30ean, eta igandean, 19:30ean.

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Ekitaldiak, Herriak, Kultura, Leitza, Paperekoa, Zinema | Ez dago iruzkinik »

Ihoteak amaitzeko atsaureak plazan elkartu dira

2012/01/24
Nork
Ihoteak amaitzeko atsaureak plazan elkartu dira

  Antzina Ihoteetan egin ohi zuten moduan, herritar ugari irten da kalera atsauretuta. Zein baino zein bereziagoak, ikusmin handia sortu dute mozorro ikusgarri hauek. Ezin, bada, festa modu egokiagoan bukatu, Leitzako Ihoteen berezitasunak jarri dio aurtengoari puntua. Ederki landutako mozorroa soinean jarri eta erakusteko unea iritsi da azkenean. Zaku zaharrak, arropa edo soineko koloretsuak, ardi [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, jaiak, Kultura, Leitza | Ez dago iruzkinik »

Aldaparik ez eskelarientzat

2012/01/23
Nork

Ez eguraldi txarra, ez eta baserrietako bideetako lokatza ere, ez dira traba izan eskelarientzat. Umore onez, giro ezin hobean ari dira baserriz baserri eskean. Izan ere, ederki merezi du esfortzuak, geldialdia egiten duten baserri bakoitzean jan eta edana baitute zain. Horrela igaroko dute gaurko eguna, bi taldetan banatuta iluntzera arte antolatuta baitute ibilbidea. Talde bat [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Gizartea, Herriak, jaiak, Leitza | Ez dago iruzkinik »

Hasi dira Leitzako Ihoteak, eskualdeko lehenak

Gaur hasi eta asteartera bitarte Leitzan Ihoteak ospatuko dituzte. Gaur eskelariak kalean ibili dira, eta ondorengo egunetan baserrietara abiatuko dira. Aurreran indarrak biltzeko bazkari ederra egin dute.

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, jaiak, Leitza | Ez dago iruzkinik »

‘Miru, aintzirako sorgina’ ipuina, Torrea tabernan

2012/01/04
Nork

Gaur, hilak 4, Leitzako Torrea tabernan ipuin kontalaria izango da etxeko gaztetxoenentzat. 17:00etan hasiko da saioa, eta Miru, aintzirako sorgina izeneko ipuina kontatuko dute. Antolatzaileen arabera, istorioa 2 eta 10 urteko haurrei zuzendua dago, eta puntual hasiko denez garaiz gerturatzeko deia luzatu dute.

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Aisia, Kultura, Leitza, Nabarmenak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

San Tomas eguna ospatzeko

2011/12/21
Nork

San Tomas eguna dela eta, txistorra izango da jaun eta jabe gaurkoan, eta nola ez, Donostiako Konstituzio plazan zerrama izango da protagonista: Felixi. Felixi txerria leitzarra da, Arro baserrikoa, eta jabeek gaurko 360 kilo inguru pisatuko zuela aurreikusi zuten. Bestalde, aipatu behar da Renfek aldiriko trenen zerbitzua indartuko duela Irun-Brinkola linean. Batez ere, 10:00etatik 12:00etarako [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Aisia, Gizartea, jaiak, Kultura, Leitza, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Hamar garagardo dastatu ahal izango dira VIII. Garagardo Pestan

2011/11/17
Nork

VIII. Gargardo pesta antolatuko dute bihar, Torrea tabernan. Eguna bazkariarekin hasiko dute, iluntzean parrillan erretako saltxitxak eta hirugiharra dastatzeko aukera izango da eta gauean Nats & Wats taldearen kontzertua izango da.  Egun guztian hamar garagardo mota dastatu ahal izango dira gutxi gora behera. Bazkaria Torrea tabernan izango da. Menua honakoa izango da: saltxitxa alemaniarrak patata [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Aisia, Ekitaldiak, Leitza | Ez dago iruzkinik »

‘Un cuento chino’ filma, zineman

2011/11/16
Nork

Un cuento chino filma izango da ikusgai asteburu honetan Leitzako zineman. Sebastian Borensztein zuzendariaren filmak gizon bakarti baten bizitza kontatzen du. Zoriak hala nahi izan zuelako, zerutik jaitsi den behi baten ondorioz, argentinarraren bizitza txinatar batekin batuko da. Filma bihar izango da ikusgai 22:30ean, eta igandean 19:30ean. 6 euro ordaindu beharko da sarreragatik.

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Ekitaldiak, Herriak, Kultura, Leitza, Zinema | Ez dago iruzkinik »

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Estitxu Zabala-(e)k beste sarrera bat idatzi du “Musika dantzagarria eta alaia” osatu du gunean   duela 14 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaJimmy Bidaurreta musikari donostiarrak ‘Dantza Baltza’ bildumako laugarren diskoa kaleratu du Dantza Baltza  disko bildumako laugarren lana kaleratu du Jimmy Bidaurreta musikariak (Donostia, 1971), Jimmy Bidaurreta Meets Viorica izenpean . Aurreko hiru lanek bezalaxe, Gaztelupeko Hotsak disko etxearen zigilua du honek ere. Azken batean, musika traidizionala egungo soinuetara moldatuta eskaini du Bidaurretak Dantza Baltza bildumaren bidez. Gaztelupeko Hotsakeko Joxe [...]


  • Maitane Aldanondo-(e)k beste sarrera bat idatzi du InterRedek jolas kooperatiboei buruzko tailerra egingo du asteburuan gunean   duela 38 minutu · Ikusi

    Hezkuntza eta generoa lantzen dituen InteRed Gobernuz Kanpoko Erakundeak Inklusioa eta jolas kooperatiboak tailerra antolatu du astebururako. Erakundeak Bengoetxea kalean duen egoitzan egingo dute ekimena, eta honen dinamizatzailea, Pascal Deru aditu belgikarra izango da. Saioak larunbatean, 10:00etatik 19:30era bitartean; eta igandean, 10:00etatik 14:00etara egingo dituzte. Lantegia hezitzaile, animatzaile eta jolas kooperatiboak interesatzen zaizkion eta jolasteko


  • Maitane Aldanondo-(e)k beste sarrera bat idatzi du Kalean ibiltzea ez zaie erraza egiten gunean   duela 38 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaUrtero bezala, ikasleek elbarrien errealitatearen kontzientzia har dezaten, lehiaketa antolatu du ONCEk. San Patricio ikastetxeko haurrek parte hartu dute ekimenean, euren auzoetako irisgarritasun arazoak aztertuz. ONCEk eta bere Fundazioak 28. eskola lehiaketa antolatu dute. Zure auzoa irisgarriago egin ezazu lelopean, Derrigorrezko Lehen eta Bigarren Hezkuntzako nahiz Hezkuntza Bereziko ikasleek euren inguruan dauden guneak aztertu behar [...]


  • Xabier Etxabe-(e)k beste sarrera bat idatzi du Neguko Aterpeko zerbitzua urte osoan eskaintzea aztertzen ari da udal gobernua gunean   duela 41 minutu · Ikusi

    Loiolako Erriberan ongizate zentro bat zabaldu eta Zuhaiztiko kiroldegian dagoena handitu nahi dute  Erakundeek gizartean ahulenak direnen ondoan egon behar dutela eta Ongizate Sailak krisiaren ondorioak pairatzen dituztenen beharrei erantzun behar diela nabarmendu du Jon Albizu Ongizate zinegotziak. Hori dela eta, aurten eta ondorengo urteetan orain arte eskaini diren zerbitzuak mantentzea izango dute helburu. Behar [...]


  • Estitxu Zabala-(e)k beste sarrera bat idatzi du La Oreja de Van Goghek 150.000 euro jasoko ditu Euskadiren izena zabaltzeagatik gunean   duela 41 minutu · Ikusi

    Donostiako musika taldeak hitzarmen bat sinatu berri du Eusko Jaurlaritzaren Turismo Sailarekin La Oreja de Van Gogh musika talde donostiarrak 150.000 euro jasoko ditu Euskadiren sustapena egiteagatik. Izan ere, musika taldeak Eusko Jaurlaritzaren Turismo Sailarekin hitzarmen bat sinatu berri du, taldeak Euskal Autonomi Erkidegoaren publizitatea egin dezan. Hala, taldeak Euskadiren izena zabaldu beharko du, bere disko [...]