Aresoko inauterietan kalejira egin dute herritarrek mozorrotuta. Guraso elkartekoak danborrada antolatu dute. Baserritarrez jantzita, haur zein helduek parte hartu danborrak joaz. Guraso elkartetik eskerrak luzatu dizkiote “Urkiolako Joxe Mariri, entseguak egiten lagundu eta kalejiran danborrada zuzendu duelako”. Danborradaren ondoren, herriko nerabeak joan dira jantzi koloretsuekin, gehienak pailazoz jantzita. Hauen atzetik karroza eraman dute gazteek, baserritarrez [...]
Leitzako ihoteak bukatu bezain laister, Aresokoen txanda iritsi da orain. Bihar hasi eta igandean amaituko dira inauteriak. Piratez osatutako karrozarekin aterako dira bihar arratsaldean eskolako ikasleak. Gauean Lagunartek antolatutako afaria eta Mus Txapelketa izango dituzte. Asteburu luzea dute aurretik aresoarrek, inauteriak ongi ospatzeko. Etzi, 10:00etan baserrietan eskean ibiliko dira herritarrak. Arratsaldean berriz, lehenik karrozak aterako [...]
Atzo agurtu zituzten 2011ko ihoteak Leitzan, eta jada 2012koen zain daude. Ihoteei agur esateko ekitaldiz osatutako eguna izan zuten atzokoa. Eskelarien eta atsaureen eguna izan zen ihoteetako azkena. Goizean, ohiturari jarraituz eskelariak Erasote auzora joan ziren puska bila. Ohitura honekin jarraitzen duten hainbat herritar ibili ziren eskean. Izan ere, eskean gero eta baserri gutxiagotara joan [...]
Mendibil mendi elkarteak asteburu-pasa antolatu du. Mendiko eskia egitera joango dira larunbatean, hilak 29, eta igandean, hilak 30. Irteera larunbatean 06:30ean izango da Leitzatik. Portaleten zeharkaldia egingo dute, bost orduz. Afaria eta gaua Candanchuko El Aguila aterpean egingo dute. Igandean, gosaldu ondoren, Astunen zeharkaldia egingo dute beste bost orduz. Leitzara itzulera 18:00ak inguruan izango da. [...]
Ostiralean hasi ziren festan leitzarrak, eta oraindik festa giroan jarraituko dute gaur goizeko ordu txikiak arte. Hotzak ez ditu izutzen, eta egunero giro bikainean ari dira bizitzen ihoteak leitzarrak. Batzuen zorionerako eta besteen zoritxarrerako, ordea, gaur agurtuko dituzte aurtengo ihoteak leitzarrek. Ostiralean hasiera lasaia eman zieten ihoteei Leitzan. Arratsaldean umeak izan ziren protagonista atsaurez jantzita [...]
Mendibil Mendi Taldeak jada prest du 2011 urtean egingo dituzten mendi irteeren egitaraua. Ia hilero izango dute mendi irteeraren bat, abuztuan hartuko dute atsedenaldi bakarra. Lehenengo irteera hilabete honetan bertan izango da. Asteburu pasa joango dira, Pirineotan zeharkaldi bat egingo dute mendiko eskia praktikatuz. Otsailean egun osorako ipar-eski ikastaro bat izango dute. Somport edo Belaguara [...]
Leitzako Mendibil Mendi Taldeak larunbat honetarako, hau da, hilaren 15erako mendi irteera bat antolatu du. Larunbatean egingo den irteera hau bizikletaz egingo da. Leitzatik abiatu eta Leitzalarreara egingo dute txangoa. Horretarako, 9:30ean abiatuko dira Leitzako geltokitik. Mendibil taldekoek «kaskoa eta ordezko kamera» eraman beharko direla diote. Mendi irteeraren zailtasun maila erraza izango da. 22 kilometrotako [...]
Torrea elkarteak beste behin ere Garagardo Pesta antolatu du. Aurtengoa zortzigarrena izango da, eta gainera, berrikuntzekin dator. Izan ere, larunbaterako prestatutako festa honetan, afaria beharrean, bazkaria egingo dute. Ordu bietan hasiko da festa, eta bertan, nahi adina garagardo, saltxitxa eta saiheski izango da. Bazkarirako txartelak jada salgai daude, eta hauek, 26 eurotan eskuratu daitezke, etzi [...]
Sistema analogikoa alde batera utzi, eta LTDa indarrean jarri zenetik, Leitzan arazo ugari dituzte, zenbait kate ikusteko. Honek, herritar askoren kexak bultzatu ditu, eta horiek ugaritu egin dira, Nitro izeneko katea, eskuzko pilota partidak eskaintzen hasi denetik. Izan ere, hauek ezin dituzte ikusi. Egoera honen aurrean, herritarren kezka Nafarroako Gobernuko Berrikuntza Sailera igorri du. Hala, [...]
Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko euskara zerbituzak zenbait emanaldi antolatu ditu datozen asteetarako. Hauek Kultur Elejiraren baitan daude sartuta. UEMAk Euskal Herri osoan antolatzen duen kultur zirkuitua da Kultur Elejira. Hau UEMA osatzen duten udalerrietan egiten da, eta herri horietako artistak, hizlariak, antzerki taldeak eta bestelako kultur emanaldiak eta ikuskizunak bultzatzea du helburu. Leitzako antzerki talde baten saioak Kultur Elejiran Gure eskualdea [...]
Aurten, Leitza, Goizueta, Areso eta Aranon, euskararen inguruko gogoeta sakona egiten ari dira. Gaur, asteazkena, Leitzan bigarren saioa eginen dute, 18:00etan, udaletxeko batzar aretoan. Gaur [...]
Arano, Areso, Goizueta eta Leitzako euskara zerbitzuak euskararen inguruko «gogoeta estrategikoa» egin asmo du. Horretarako, lau herri horietako bakoitzean euskararen inguruan eginikoaren balantzea egingo dute, [...]
Iragan abenduaren 3an ikusi zuen argia Aresoko aldizkari berriak. Panpanozirik bi urtean behin Aresoko berri emango du, bertako historia, bitxikeriak, pasadizoak, datu interesgarriak edota argazkiak [...]
EAJko kostako ordezkariek Getarian, Orion, Zarautzen eta Zumaian Bilduk atez atekoa ezarriko duen ala ez argitzeko eskatu dute. Aian ez dutela jarriko aurreratu du Aiako alkate Igor Iturainek (EAJ). Pasa den astean, aipatu herrietako alkateek (Bildu) eta Urola Kostako Udal Elkarteko lehendakari Amaia Guruzetak (Bildu) birziklatzearen alde lanean jarraitzeko konpromisoa hartu zuten, agerraldi publiko [...]
Herrira presoen eta iheslarien eskubideen aldeko mugimenduak deituta, Goazen Plazara ekimena egingo dute bihar Euskal Herriko nahiz Oarso Bidasoko herrietan. Horren harira, Pasaiako Udaleko 25 langilek bat egin zuten atzo ekimenarekin, eta udaletxe aurrean egindako elkarretaratzean herritarrei batzeko eskatu zieten. Bestalde, Oarso Bidasoko LABek ere bat egin du biharko ekimen erraldoiarekin. Sindikatuak eskualdeko langileei ekimenean [...]
Manuela 33 urteko emakumea da, El Salvadorrekoa. Bere hirugarren semeaz haurdun zegoelarik, haren sendiak ospitalera eraman behar izan zuen baginako odol-isurketa gogor bat sufritu ondoren, konorterik gabe. Ospitalean, bertako langileek abortu probokatua izan balu bezala tratatu zuten Manuela hasieratik, bere buruari hori egin izan balio bezala. Ospitalera sartu bezain pronto, medikuek Manuela salatu egin zuten
Oinezkoei eta bizikletei lehentasuna emoteko asmoz, zirkulazioa mugatzeko asmoa dauka Lekeitioko Udalak Larrotegi auzoa n. Auzokoekin adostu ondoren, Larrotegi birgaitzeko proiektua burutuko du udalak urtea amaitu orduko. Auzoaren berrantolaketaren baitan, saneamendu-sarea, argiteria, eta espaloiak be barrituko dituzte, eta autobusen geltokia egokituko dute. Hori guztia aurrera eroateko, 800.000 euroko aurrekontua aurreikusten du udalak, eta horretarako, Eusko Jaurlaritzak arrantzaren [...]
Ume eta gaztetxoen bi eguneko mendi irteera antolatu du Artibai Mendigoizale Taldeak Baztanera. Irteera, ekainaren 30ean izango da, eta buelta uztailaren 1ean. Ibantelli (698m.) eta Legate (870m.) mendiak igoko dituzte gaztetxoek irteeran. Ibilbideak 8 eta 10 km inguruko luzera izango dute eta 400 edo 500 metro inguruko maldak. «Umeen martxan lau edo bost ordu inguruan egiteko [...]