2012/04/22
Trintxerpeko Itsastarrak mendi taldeak Finalista eguna antolatu du igande honetarako Leitzan. Hainbat txapelketatan sarituak izan diren elkarteko bazkideak omenduko dituzte eguerdian, Aritz bailarako Zuparrobi gailurrean. Beherako bidea Santa Krutz ermitara joateko bidetik egingo dute, eta 14:00ak aldera, bazkarian bilduko dira parte hartzaile guztiak, Musunzar jatetxean.
2012/04/16
Udaletxeko biltzar aretoan Leitzako Udalbatzak ezohiko batzarra egingo du hilaren 16an, astelehenean. Ezohiko bilera mota 19:00etan hasiko dela jakinarazi dute udaletxetik.
2012/03/31
Mendibil mendi taldeak mendi irteera antoaltu du datorren larunbaterako, hilaren 31rako. Lizarra inguruan kokaturiko Lokiz mendizerrako Sartzaleta (1.055m) mendia igoko dute.
08:00etan irtengo dira Oialde paretik autobusez Ganuzara iristeko. Lokizko Santiago ermitatik (942m) igaroko dira, eta Sartzaleta gailurra igoko dute. Gailurreko ikuspegiez gozatu ostean, Ganuzara (590m) itzuliko dira. Hiru ordu eta 30 minutu inguruko iraupena duen ibilbidea da, eta zailtasun maila errazekoa, familia guztiak egiteko modukoa. 14:30ak aldera Leitzara bueltatuko direla aurreikusi dute antolatzaileek.
Irteera honetan parte hartu nahi duenak martxoaren 28a baino lehen eman beharko du izena Leitzako Astiz edo Maimur liburudendetan edota mendibilaurrera@hotmail.com helbidean.
2012/03/09
Martxoaren 24an Atekarock musika jaialdiaren bigarren edizioa izango da Leitzako kiroldegian. Akatu, Kaotiko, Governors, Ze Esatek!, Tximeleta edota Dj Bull izango dira, eta Gaztetxeko Hip Hop gauean, 121 Krew, Goienetxe anaiak eta Raperos de Emaus taldeak ariko dira. Sarrerak 16 euroan egunean bertan, edota aurrez 14 euroan eskura daitezke, Leitzako Torrean, Villabonako Maxolan, Tolosako Denaken, edota kontu korronte bidez, atekarock.blogspot.com helbidean. Autobusa ere jarriko dute Tolosaldetik, eta joan-etorria 6 euro kostako da.
2012/03/08
Asteburuan Drive filma ikusteko aukera izanen da Leitzako zinean. Nicolas Winding Refn zuzendariaren pelikula ostiralean 22:30ean, eta igandean 19:30ean emango dute, eta 6 euro ordaindu beharko da sarrerarengatik. Datorren asteburuan, hau da, hilaren 16an eta 18an emango dute denboraldi honetako azken filma, eta urrian itzuliko dira zinemara pelikulak.
2012/01/27
Ihoteetako atsedenaren ostean, zinema saioa izango da asteburu honetan. Asghar Farhadiren Nader y Simin. Una Separacion film irandarra emango dute, ostiralean 22:30ean, eta igandean, 19:30ean.
2012/01/20
Udaleko berdintasun sailak eta Leitzaldeko Bilgune Feministak deituta, Emakumea eta lana batzarra izango da etzi, udaletxeko batzar aretoan, 19:00etan. Iragan udan Sarriopapel enpresan emakumeen kontratazioa bultzatzeko curriculum bilketa egin zen, eta ondoren, azaroan, batzarra egin zuten Bilgune Feministak eta LABek deituta, kanpainaren balorazioa egiteko. Batzar honetan eskaera bat egin zioten udalari, eta etziko batzarrean udalak eginiko lana jakiteaz gain, Leitzako Emakumeen eta Gizonezkoen Egoeraren diagnostikoaren aurkezpena egingo da, bigarren sektorean nola eragin aztertuko da, eta formakuntzaz hitz egingo dute.
2012/01/10
Lars Von Trier zuzendariaren Melancolia filma izango da ikusgai asteburu honetan Leitzako zineman. Etzi 22:30ean eta igandean 19:30ean botako dute, ohi bezala. Ikusle bakoitzak 6 euro ordaindu beharko ditue sarrerarengatik.
2011/12/07
Atekabeltz gaztetxeak antolatuta, talo tailerra egingo dute gaur, gaztetxean bertan. 17:30ean hasiko dira taloak egiten, eta bertaratu nahi duen orororentzat irekia izango da.
2011/11/18
Helduen bertso eskolak festa txiki bat antolatu du azaroaren 18rako, 10. urteurrenaren harira. 20:00etan bertso-poteoa egingo dute, Julen Zerlaieta eta bertso eskolako kideekin, 21:30ean afaria, Gaztetxean, eta 22:30ean Leitza-Lesaka bertso desafioa. Leitzako bertso eskolatik, Etxeorde, Zili eta Luze, eta Lesakatik Ioar, Terre eta Josu ariko dira.