Ekonomia

Leitzako Udalak murrizketen aurkako manifestua sinatu du

2012/01/04
Nork

Leitzako Udalak, Nafarroako beste hainbat udalekin batera, murrizketen aurkako manifestu bat sinatu du. Bertan, batez ere, Nafarroako Gobernua udalei zuzendu beharreko diru sarreretan egiten ari den murrizketak salatu dituzte. Leitzako alkatearekin batera, Atarrabia, Agoitz, Altsasu, Baztan, Bertizarana, Basaburua, Berriozar, Goizueta, Gares, Monreal, Lizoain-Arriasgoiti eta Olazagutiako alkateek sinatu dute, eta «erabateko desadostasuna» agertu dute. Nafarroako Gobernuak [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , ,
Bidalita Ekonomia, Gizartea, Leitza, Paperekoa, Politika | Ez dago iruzkinik »

Sarriopapelen inbertsio berriak egiten ari dira

2011/07/28
Nork

Leitzako Sarriopapel enpresan inbertsio berriak egiten ari dira. Inbertsio berri horiek direla eta, enpresak papera metalizatzeko makina berri bat eskuratu berri du. Makina hori 2012. urtearen hasieran jarriko da martxan.Honela, paper metalizatuaren produkzioa %70 areagotuko dute. Hau da, urtean 10.000 tona produzitzetik, 17.000 produzitzera pasako da makina berri hori. Torraspapelen barruan integratuta dagoen enpresak 4,2 [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , , ,
Bidalita Ekonomia, Gizartea, Leitza | Ez dago iruzkinik »

49 emakumek euren curriculumak eman dituzte Sarriopapel enpresara

2011/05/24
Nork
49 emakumek euren curriculumak eman dituzte Sarriopapel enpresara

Leitzaldeko 49 emakumek euren curriculumak entregatu zituzten, ostiralean, Sarriopapel enpresan, eta jada erantzunak jasotzen hasi dira. Leitzaldeko Bilgune Feministak eta LAB sindikatuak herrian bigarren sektorean lan egin nahi zuten emakumeen curriculumak biltzeko ekimena jarri zuen martxan, maiatzaren hasieran. Ekimen honekin emakumeek «lan duina izateko eskubidea» dutela eta enpresetan lan egiteko «aukera berak izatea» aldarrikatu nahi [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , ,
Bidalita Ekonomia, Gizartea, Leitza | Ez dago iruzkinik »

Energia berriztagarria sortzeko eguzki plakak jarri dituzte Leitzako Udalean

2011/05/19
Nork
Energia berriztagarria sortzeko eguzki plakak jarri dituzte Leitzako Udalean

Duela hilabete Leitzako Udaletxeak dituen bi terrazetan 18 eguzki plaka jarri zituzten. Eta, aste pare batean «funtzionamenduan egotea» espero du Xabier Zabalo, Leitzako alkateak. Honekin, energia berriztagarria Leitzarako «baliagarria» dela erakutsi nahi dute. Horretarako, Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasle batek ikerketa bat egin zuen iaz, eta informeak ondorioztatu zuen «teknologia mota hori erabilgarria» dela  Leitzan. Orain [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Ekonomia, Leitza | Ez dago iruzkinik »

Bigarren sektorean lan egin nahi duten emakumeen curriculum bilketa egingo da

2011/05/05
Nork
Bigarren sektorean lan egin nahi duten emakumeen curriculum bilketa egingo da

Leitzaldeko Bilgune Feministak Sarriopapel lantegian edota oro har Leitzan bigarren sektorean lan egin nahi duten emakume guztien datuen eta curriculumen bilketa egingo du maiatzean. Ondoren zerrenda horiek lantegiko kontratazioaz arduratzen direnei eta langileak kontratatzen dituen ETT enpresan entregatuko dira. Curriculumak jasotzeko epea maiatzaren 22an amaituko da. Bi modutara bidali daitezke: e-mailez leitzaldekobilgunefeminista@gmail.com helbidera bidalita edo Karrape [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , , ,
Bidalita Ekonomia, Gizartea, Leitza | Ez dago iruzkinik »

Wifia erabiltzeko kode berria eskuragarri

Aresoko internet erabiltzaileek Udalera jo dezakete egun hauetan kode edo IP helbide berria eskatzeko. Izan ere joan den urteko azarotik, Aresoko etxe eta baserri guztiek erabili dezakete internet, Wifi sistemari esker. Hala, joan den urteko lizentziak agortu dira, eta aurten zerbitzua jaso nahi dutenak, udaletxera hurbildu beharko dira eta kode berria eskatu. Honenbestez, egun hauetan [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Areso, Ekonomia, Herriak, Politika | Ez dago iruzkinik »

Bakoitzak soberan duena trukean emanaz

2010/12/30
Nork
Bakoitzak  soberan duena trukean emanaz

Kamiseta bat utzi eta liburu bat hartu trukean. Dirurik erabili gabe, bakoitzak soberan zuena emanaz  Truke azoka egin dute Leitzan. Gazte Asanbladak antolatuta, udaletxe azpiko karrapean egun guztian izan da gauzak trukatzeko aukera. 10:00etan zabaldu ditu ateak, eta jendea pixkanaka gauzak utziaz joan da. Herritarrek etxean soberan zutena edo trukerako egokia izan zitekeena eramaten zuten. [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Ekonomia, Herriak, Leitza | Ez dago iruzkinik »

1.800 euro banatuko dituzte Kaxkabeltzakoek, beraien bezeroen artean

2010/12/30
Nork

Eguberriak erosketak eta opariak egiteko garaia izaten da. Hori dela eta, hau kontuan hartuta, Kaxkabeltza, Leitzako merkatarien elkartekoek, kanpaina berri bat jarri dute abian. Honen baitan, 1.800 euro banatuko dituzte beraien bezeroen artean. Horretarako zozketa bat antolatu dute elkarteko kide diren 38 bazkideek. Hala, urtarrilaren 5ean emango dituzte ezagutzera irabazleak Karrape irratiaren bitartez. Hiru sari [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Ekonomia, Herriak, Leitza | Ez dago iruzkinik »

Sarriopapelen LABek lortu du botoen gehiengoa

2010/12/20
Nork

Joan den astean Enpresa Batzorderako bozketak egin zituzten Sarriopapel lantegian. Bertan, LAB sindikatuak 8 ordezkari atera zituen 221 botorekin eta ELAk 5, 137rekin. Lau urtetik behin egiten dute bozketa.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Ekonomia, Herriak, Leitza | Ez dago iruzkinik »

“Bizi maila altua dugu baina burujabe bagina, hobea izango genuke”

2010/11/30
Nork
“Bizi maila altua dugu baina burujabe bagina, hobea izango genuke”

Nafarroaren egunaren harira, hainbat ekitaldi ari dira burutzen aste honetan zehar Leitzan. Bihar esaterako, Oskar Arantzabal ekonomialariak hitzaldia eskainiko du  19:30ean. ‘Euskal Herriaren independentziaren bideragarritasuna’ jarri dio izenburu solasaldiari eibartarrak. Bestalde, egun hauetan ikusgai da udaletxeko Batzar Aretoan, Nafarroa, euskal estatua erakusketa. ‘Euskal Herriaren independentziaren bideragarritasuna ’izena du hitzaldiak, beraz, Euskal Herria independentea balitz, ekonomikoki bideragarria izango al litzateke? Bideragarritasunaren kontzeptua oso erlatiboa da, bada, Tuvalu moduko estatu bat 11.000 biztanlerekin eta inor gutxik jartzen du zalantzan bere independentzia. Gutxienez 60 estatu daude Euskal Herria baino txikiagoak. Kontua da, bizi maila ona dugula, baina, geure buruaren jabe eginez, hobeto bizi gintezkeela. Beste ekonomia eredu bat sortzea posible izango al litzateke, kapitalismotik at? Inguruan Europako Batasuna dugu, kapitalista dena, eta hortik kanpo bizimodu zaila: [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Ekitaldiak, Ekonomia, Hitzaldiak, Leitza | Ez dago iruzkinik »

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Berradiskidetzeari buruz hitzaldia gaur Labeagan gunean   duela 7 minutu · Ikusi

    Bizikidetasunaren berradiskidetzea izenburupean hitzaldia eskainiko du gaur Arantzazuko Baketik zentroko Jonan Fernandezek. Hitzaldia Urretxuko kristau elkarteak antolatu du, berradiskidetzea zer den argitzeko helburuarekin. Hitzaldia Labeaga aretoan izango da gaur, 19:30ean.


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Ordunteko mendizerrara irteera egingo du Goierrik gunean   duela 7 minutu · Ikusi

    Goierri kirol elkarteak Bizkaiko Ordunteko mendizerrara irteera antolatu du igande honetarako. Bertan Kolitza (874 m) mendia igoko dute, Ordunteko mendizerran barrena Garbea menditik igaro eta Balmasedan amaituko dute txangoa. Igandean, 7:00etan izango da irteera Goierriren egoitzatik bertatik.


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du ‘Mataharis’ luzemetraia zine forumean, gaur gunean   duela 8 minutu · Ikusi

    Iciar Bollainek 2007an zuzendu zuen Mataharis film luzea eskainiko du gaur zine forumean Eraldatzen elkarteak. Emanaldia 22:00etan izango da Aizpurunea kultur etxean, sarrera doakoa da eta nahi duen guztiak dago bertara gonbidatuta.


  • Koadro txikia Maria Clara de Yzaguirrek (Bartzelona, 1962) hamabost urte eman ditu Historia de la familia de Yzaguirre 1523-2011 liburua idazten. Familiaren hamalau belaunaldi harilkatu ditu egile katalanak. XVI. mendean hasi eta gaur egun arteko kontakizunean Zumarragak toki nabarmena du. Izan ere, Erdi Arotik XIX. mendera arte bertan bizi izandako sendia da. De Yzaguirre kazetaria da [...]


  • Ordiziako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Bittor Alkiza eta Iban Mayo Ordizian izango dira bihar gunean   duela 8 minutu · Ikusi

    Koadro txikia Emaneurre Realaren lagunarteak antolatutako II. Asteburu Kulturala bihar hasiko da Garagardo dastaketarekin, baina egitarauaren barruko ekitaldirik nabarmenena bihar izango da. Bittor Alkiza futbolari ohi eta Realeko harrobiaren zuzendaria, eta Iban Mayo txirrindulari izandakoa mahaiaren bueltan elkartuko dituzte Emaneurrekoek. Kirola, jolasetik profesionaltasunera gaiaren bueltan ariko dira hizketan bi kirolariak. Mahai-ingurua Barrenan izango da, 19:00etan hasita. Emaneurreren [...]