Gizartea

Hamar urte eta gero topaketa feministak hartuko ditu Leitzak

Hamar urte eta gero topaketa feministak hartuko ditu Leitzak

Duela hamar urte Leitzak hartu zituen estreinako topaketak, artean Euskal Herriko Bilgune Feminista sortu gabe zelarik. Hamarkada igaro ostean, Leitzara itzuliko dira Emakume Abertzaleen Topaketak, Hamaika egiteko ari gara lelopean. «Emakumeen hausnarketarako espazioa eta etorkizuna marrazteko gunea» martxoaren 2a, 3a eta 4ean egongo da zabalik. Iragan ostiralean aurkeztu zuen Leitzaldeko Bilgune Feministak bosgarrenez egingo den [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Gizartea, Herriak, Leitza, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Patziku Perurenak irabazi du Larramendi Ikerketa Saria

2012/02/03
Nork
Patziku Perurenak irabazi du Larramendi Ikerketa Saria

Leitzan bizi den Patziku Perurena idazle goizuetarrak irabazi du Manuel Larramendi Kutur Bazkunak antolatutao Ikerketa Saria. Lehen aldiz antolatu dute lehiaketa, eta Perurenak 6.000 euro jasoko ditu horrela ikerketa egitasmoa burutu ahal izateko. Goizuetarrak  Unaia galdu eta Artzaia ugaldu (1780-1810)  izeneko egitasmoarengatik eskuratu du saria. Hain zuzen ere, proposatu duen ikerkizunaren jatortasunagatik, bere baitako erronkagatik, agirien iturri historiografikoak aberastuko dituen ereduzko landa-lana [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Gizartea, Kultura, Leitza | Ez dago iruzkinik »

Plazaolako naturbidearen etorkizuneko proiektua, Fitur azokan

2012/02/02
Nork

Madrilen egiten den Fitur Turismoko Nazioarteko Azokan, Nafarroa Eguna ospatu zen, eta bertan Plazaolako natur bidearen etorkizuneko proiektuei buruz hitz egin zuten erakundeko ordezkariek, hau da, Leitzako alkateordea den Aitor Etxarrik eta bere kudeatzailea den Maitena Ezkutarik. Hiru ildo nagusi aipatu zituzten, Nafarroako beste natur bideekin lotzea, Gipuzkoako hiriburuarekin lotzea eta, azkenik, Nafarroako natur bideak [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Gizartea, Herriak, Leitza | Ez dago iruzkinik »

Leitzako bi talde ariko dira Bardoak 2012 bertso lehiaketa berrian

2012/02/01
Nork
Leitzako bi talde ariko dira Bardoak 2012 bertso lehiaketa berrian

Bertsozaleari bertsolaritzaz gozatzeko aukera «berritzailea» eman asmoz antolatu du Nafarroako Bertsozale Elkarteak lehen aldiz, Bardoak txapelketa. Nafarroa mailako taldekako lehiaketa da, eta lehen saioa, bertsolarien agenda arazoak direla eta, pasa den urtarrilaren 27an egin bazuten ere, ostiralean hasiko da, hilak 3. Finala berriz, martxoaren 31n izango da, Leitzan. 17 taldek hartuko dute parte, eta guztira [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Aisia, Gizartea, Leitza, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Inauterien hurrengo geltokia, Areso

2012/01/27
Nork
Inauterien hurrengo geltokia, Areso

Leitzarrak izan dira inauteriez gozatzen lehenak, baina hurrengoek ez dute gehiegi itxaron beharrik, gaur arratsaldean hasiko baitira Aresoko inauteriak. Hiru egunez mozorro eta karrozen koloreek, musikak, dantzak, algarak eta zoramenak hartuko dute herria. San Pedro jaietan bezala, orain arte herriko gazteak elkartzen diren Lagun Artea elkarteak antolatu izan ditu inauteriak. Aurten, ordea, guraso elkarteak eta [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Areso, Gizartea, Herriak, jaiak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Alex Mujikak irabazi du ogitarteko lehiaketa, Madrid Fusion azokan

2012/01/25
Nork
Alex Mujikak irabazi du  ogitarteko lehiaketa, Madrid Fusion azokan

Bere ibilbidean sari berri bat gehitu du Alex Mujika sukaldari leitzarrak. Izan ere, Madrilen ospatzen den Madrid Fusion gastronomia azokan IX. Ogitartekoen Sariketako irabazlea izan da. Iruñeko Basa Kabi jatetxeko sukaldariak txangurru eta antxoen ogitartekoa aurkeztu zuen lehiaketara. 100 lagun inguru aurkeztu ziren, eta Lorenzo Diazek zuzendutako epaimahaiak Mujikaren ogitartekoari eman dio lehen saria. 3.000 [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Gizartea, Herriak, Leitza | Ez dago iruzkinik »

Aldaparik ez eskelarientzat

2012/01/23
Nork

Ez eguraldi txarra, ez eta baserrietako bideetako lokatza ere, ez dira traba izan eskelarientzat. Umore onez, giro ezin hobean ari dira baserriz baserri eskean. Izan ere, ederki merezi du esfortzuak, geldialdia egiten duten baserri bakoitzean jan eta edana baitute zain. Horrela igaroko dute gaurko eguna, bi taldetan banatuta iluntzera arte antolatuta baitute ibilbidea. Talde bat [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Gizartea, Herriak, jaiak, Leitza | Ez dago iruzkinik »

Badatoz, eskelarien eta atsaureen Ihoteak

2012/01/20
Nork
Badatoz, eskelarien eta atsaureen  Ihoteak

Festarik zoro eta dibertigarrienek Leitzan izango dute abiapuntua, bi eskualdeetako lehenengo inauteriak bertan ospatzen baitituzte. Hain zuzen ere, bihar ekingo diote Ihoteei asteartean amaitzeko. Lau egunetan, eskeak, mozorroak, gurdiak, txaranga doinuak, atsaureak edota otorduak izango dira, besteak beste. Leitzako kultur taldetik diotenez, «beste urteetako osagaiak errepikatzen dira aurtengo jaietan». Hala, ia egunero eskean ariko dira, [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Gizartea, Herriak, jaiak, Leitza, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

‘Emakumea eta lana’ batzarra, udaletxean

2012/01/17
Nork

Udaleko berdintasun sailak eta Leitzaldeko Bilgune Feministak deituta, Emakumea eta lana batzarra izango da etzi, udaletxeko batzar aretoan, 19:00etan. Iragan udan Sarriopapel enpresan emakumeen kontratazioa bultzatzeko curriculum bilketa egin zen, eta  ondoren, azaroan, batzarra egin zuten Bilgune Feministak eta LABek deituta, kanpainaren balorazioa egiteko. Batzar honetan eskaera bat egin zioten udalari, eta etziko batzarrean udalak [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Bestelakoak, Ekitaldiak, Gizartea, Herriak, Leitza | Ez dago iruzkinik »

802.500 euroko aurrekontua onartu du udalak 2012. urterako

2012/01/11
Nork

Aresoko udalak 802.500 euroko aurrekontua onartu du 2012 urterako, inbertsioei bideratzen den atala nabarmentzen delarik. Era berean, urte berriarekin batera, eta «egoera ekonomikoak hala behartuta», hainbat tasa eta zerga  igo beharra izan ditu udalak, «ohiko sarrera eta gastuen arteko aldea murrizteko helburuz». Bestalde, 24 etxebizitza eraikitzeko hitzarmena adostu du, eta aurreikuspenen arabera, iraila edo urrirako [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Areso, Gizartea, Herriak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Berradiskidetzeari buruz hitzaldia gaur Labeagan gunean   duela 7 minutu · Ikusi

    Bizikidetasunaren berradiskidetzea izenburupean hitzaldia eskainiko du gaur Arantzazuko Baketik zentroko Jonan Fernandezek. Hitzaldia Urretxuko kristau elkarteak antolatu du, berradiskidetzea zer den argitzeko helburuarekin. Hitzaldia Labeaga aretoan izango da gaur, 19:30ean.


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Ordunteko mendizerrara irteera egingo du Goierrik gunean   duela 7 minutu · Ikusi

    Goierri kirol elkarteak Bizkaiko Ordunteko mendizerrara irteera antolatu du igande honetarako. Bertan Kolitza (874 m) mendia igoko dute, Ordunteko mendizerran barrena Garbea menditik igaro eta Balmasedan amaituko dute txangoa. Igandean, 7:00etan izango da irteera Goierriren egoitzatik bertatik.


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du ‘Mataharis’ luzemetraia zine forumean, gaur gunean   duela 7 minutu · Ikusi

    Iciar Bollainek 2007an zuzendu zuen Mataharis film luzea eskainiko du gaur zine forumean Eraldatzen elkarteak. Emanaldia 22:00etan izango da Aizpurunea kultur etxean, sarrera doakoa da eta nahi duen guztiak dago bertara gonbidatuta.


  • Koadro txikia Maria Clara de Yzaguirrek (Bartzelona, 1962) hamabost urte eman ditu Historia de la familia de Yzaguirre 1523-2011 liburua idazten. Familiaren hamalau belaunaldi harilkatu ditu egile katalanak. XVI. mendean hasi eta gaur egun arteko kontakizunean Zumarragak toki nabarmena du. Izan ere, Erdi Arotik XIX. mendera arte bertan bizi izandako sendia da. De Yzaguirre kazetaria da [...]


  • Ordiziako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Bittor Alkiza eta Iban Mayo Ordizian izango dira bihar gunean   duela 8 minutu · Ikusi

    Koadro txikia Emaneurre Realaren lagunarteak antolatutako II. Asteburu Kulturala bihar hasiko da Garagardo dastaketarekin, baina egitarauaren barruko ekitaldirik nabarmenena bihar izango da. Bittor Alkiza futbolari ohi eta Realeko harrobiaren zuzendaria, eta Iban Mayo txirrindulari izandakoa mahaiaren bueltan elkartuko dituzte Emaneurrekoek. Kirola, jolasetik profesionaltasunera gaiaren bueltan ariko dira hizketan bi kirolariak. Mahai-ingurua Barrenan izango da, 19:00etan hasita. Emaneurreren [...]