Udal eta Foru Hauteskundeak

Bilduk erraz irabazi du eta gehiengo osoa eskuratu du

2011/05/23
Nork

Bilduk gehiengo absolutuarekin irabazi ditu hauteskunde hauek Leitzan; gehiengo absolutuarekin, eta bozetan alde handiarekin. Guztira 1283 boto eta 9 zinegotzi eskuratu ditu Bilduk, 183 bozka eta zinegotzi bat UPNk, eta 130 bozka eta zinegotzi bat D.N.Ek. Orain dela 4 urte, aldiz, EAE-ANV izan zen lehen indarra 851 bozka eta 6 zinegotzirekin. EAk 417 bozka eta [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , ,
Bidalita Hauteskundeak, Leitza, Politika | Ez dago iruzkinik »

Bozkatzeko garaia heldu da

2011/05/22
Nork

09:00etatik 20:00etara bozkatu ahal izango dute, horretarako aukera duten Leitzaldeko 2.648 pertsonek;  Leitzako 2.411 eta Aresoko 237. Areson Areso Eraikiz plataforma aurkeztu da udal eta foru hauteskundeetara, eta Leitzan UPN, Bildu, Itzaire, eta DNE alderdiak.

Irakurri gehiago

Etiketak:
Bidalita Areso, Hauteskundeak, Leitza, Politika | Ez dago iruzkinik »

Areso eraikitzeko prest

2011/05/19
Nork
Areso eraikitzeko prest

Areson herritarrez osatutako herri plataforma osatu dute, Areso Eraikiz. Taldea gaztea osatu dute, eta Ur Alguero da alkategaia. Bere atzetik, Jokin Barandarain, Uxue Goikoetxea, Iker Barandarain, Mikel Baraibar, Txomin Zubillaga, Mari Asuncion Arratibel, Xabier Gereño, Jaione Olazabal eta Miguel Lorenzo Eraso  izango ditu. Herrian zerrenda bakarra dutenez, segurua dute garaipena.

Irakurri gehiago

Bidalita Areso, Hauteskundeak, Politika | Ez dago iruzkinik »

Leitzako Bilduren hautagaien aurkezpena izanen da bihar

2011/05/19
Nork
Leitzako Bilduren hautagaien aurkezpena izanen da bihar

Leitzako Bilduk ostiral honetan egingo du bere hautagaien aurkezpena. Ekitaldia bihar, ostirala izango da, 20:00etan, plazan. Leitzako Bilduren alkategaia Oier Eizmendi da; hurrengo postuetan daude: Aitor Etxarri, Miren Josune Marzol, Miren Andone Salbarredi, Onintza Bengoetxea, Irati Barandiaran, Arantxa Iparragirre, Esteban Huici, Jose Antoni Olaetxea, Jose Fermin Lizarraga eta Jose Fernando Garcia.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Hauteskundeak, Leitza, Politika | Ez dago iruzkinik »

«ANVk dio inposaketa dagoela; inposaketak nik jasotzen ditut»

2011/05/06
Nork
«ANVk dio inposaketa dagoela; inposaketak nik jasotzen ditut»

Jose Miguel Goicoechea (Leitza, 1961) UPN alderdiko zinegotzia da gaur egun Leitzan, eta amaitzear dagoen legealdi hau izan da bere lehen parte-hartzea kargu horretan. Datozen hauteskundeetarako Leitzako Udalerako alkategaia da. Eraikuntzan ari da lanean azken zortzi urteetan. Leitzako Udalaren zein balantze egiten duzu legealdi honetan? Gehiengoa izan du ANVk, eta kasik esan dezagun nahi dutena egin dutela. Balantzea herritarrek egingo dute, gustura gelditu [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Elkarrizketa, Hauteskundeak, Leitza | Iruzkin bat »

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Berradiskidetzeari buruz hitzaldia gaur Labeagan gunean   duela 31 minutu · Ikusi

    Bizikidetasunaren berradiskidetzea izenburupean hitzaldia eskainiko du gaur Arantzazuko Baketik zentroko Jonan Fernandezek. Hitzaldia Urretxuko kristau elkarteak antolatu du, berradiskidetzea zer den argitzeko helburuarekin. Hitzaldia Labeaga aretoan izango da gaur, 19:30ean.


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Ordunteko mendizerrara irteera egingo du Goierrik gunean   duela 31 minutu · Ikusi

    Goierri kirol elkarteak Bizkaiko Ordunteko mendizerrara irteera antolatu du igande honetarako. Bertan Kolitza (874 m) mendia igoko dute, Ordunteko mendizerran barrena Garbea menditik igaro eta Balmasedan amaituko dute txangoa. Igandean, 7:00etan izango da irteera Goierriren egoitzatik bertatik.


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du ‘Mataharis’ luzemetraia zine forumean, gaur gunean   duela 32 minutu · Ikusi

    Iciar Bollainek 2007an zuzendu zuen Mataharis film luzea eskainiko du gaur zine forumean Eraldatzen elkarteak. Emanaldia 22:00etan izango da Aizpurunea kultur etxean, sarrera doakoa da eta nahi duen guztiak dago bertara gonbidatuta.


  • Koadro txikia Maria Clara de Yzaguirrek (Bartzelona, 1962) hamabost urte eman ditu Historia de la familia de Yzaguirre 1523-2011 liburua idazten. Familiaren hamalau belaunaldi harilkatu ditu egile katalanak. XVI. mendean hasi eta gaur egun arteko kontakizunean Zumarragak toki nabarmena du. Izan ere, Erdi Arotik XIX. mendera arte bertan bizi izandako sendia da. De Yzaguirre kazetaria da [...]


  • Ordiziako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Bittor Alkiza eta Iban Mayo Ordizian izango dira bihar gunean   duela 32 minutu · Ikusi

    Koadro txikia Emaneurre Realaren lagunarteak antolatutako II. Asteburu Kulturala bihar hasiko da Garagardo dastaketarekin, baina egitarauaren barruko ekitaldirik nabarmenena bihar izango da. Bittor Alkiza futbolari ohi eta Realeko harrobiaren zuzendaria, eta Iban Mayo txirrindulari izandakoa mahaiaren bueltan elkartuko dituzte Emaneurrekoek. Kirola, jolasetik profesionaltasunera gaiaren bueltan ariko dira hizketan bi kirolariak. Mahai-ingurua Barrenan izango da, 19:00etan hasita. Emaneurreren [...]