Bardoak 2012 Nafarroako taldekako bertsolari txapelketaren lehen fasea Leitzako talde bakarrak lortu du gainditzea. Leitza ta leitzarrak herenegun txapelketatik at gelditu ziren, nahiz eta Aurrera elkartean jokatu zen saioa irabazi. Joxema Leitza, Josu Luis Barberia Zili, eta Iñigo Sagastibeltza aritu ziren bertsotan etxekoen partetik, eta Jituk taldea ordezkatuz, Egoitz Gorosterrazu, Ander Fuentes Itturri, eta Maialen [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Kultura, Leitza, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Eskuz binakako pilota txapelketaren partida jokatu du gaur Abel Barriolak Iruñeko Labriten. Martinez de Irujo gaixo aurkitzen zenez, bere lekua Xebastian Gonzalezek hartu du. Aurkariak Xala-Laskurain ziren, eta partida irabaztea lortu dute, 22-13ko emaitzarekin. Leitzarrak partida bikaina jokatu du, bi pilota bakarrik galduz, baina Xala-Laskurain bikotea nagusi izan da, txapelketa honetan goraka doazela erakutsiz.
Irakurri gehiago
Bidalita Leitza | Ez dago iruzkinik »
Atzo eman zioten azken agurra Leitzan jaio zen Manuel Lasarte bertsolariari. Aretxabaletan hil zen, igandean, 84 urte zituela eta Orion lurperatu dute. Leitzako Aurrera elkartean egindako Bardoak Txapelketaren saioaren ondoren jakin zuten hainbat bertsozalek Manuel Lasarte hil zela. Horietako bat izan zen Migel Mari Elosegi Luze bertsolaria: «Lasarte bertsolaritzaren zutabe bat da. Bertsolari oso ona [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:bertsolari, leitza, Manuel Lasarte
Bidalita Kultura, Leitza, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Bardoak 2012 bertso txapelketa abian jarri da Leitzako bi taldeentzako. Horietako batek, Leitzaundik, hasiera ona izan du eta dagoeneko sailkatu da hurrengo faserako, jokatutako bi saioak irabazi baititu. Leitza ta leitzarrak taldeak ez zuen punturik lortu Barañainen, eta beste aukera bat izango du etxean, ostiral honetan. Migel Mari Elosegi Luze, Iñigo Ibarra eta Iñigo Sagastibeltza [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Bardoak 2012, bertsolaritza, kultura, leitza, Leitza ta leitzarrak, Leitzaundi
Bidalita Kultura, Leitza | Ez dago iruzkinik »
Leitzako Aurrera elkartean egindako Bardoak Txapelketaren saioaren ondoren jakin zuten hainbat bertsozalek Manuel Lasarte hil zela. Horietako bat izan zen Migel Mari Elosegi ‘Luze’ bertsolaria: “Lasarte bertsolaritzaren zutabe bat da. Bertsolari oso ona zen. Zuzentasunari eta errimari begiratuz gero, fenomenoa zen”. Pertsona “apala eta gozoa” zela esan du Elosegik. “Umore erregistroa bazuen, baina seriotik, arrazoiak [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:bertsolaritza, kultura, leitza, Manuel Lasarte, Migel Mari Elosegi 'Luze', Txomin Garmendia
Bidalita Kultura, Leitza | Ez dago iruzkinik »
Manuel Lasarte bertsolari eta idazlea (Leitza, Nafarroa, 1927) hil zen atzo, Aretxabaletan (Gipuzkoa). Hamazazpi urterekin hasi zen bertsotan, Zaldibarren, eta 40 urte inguru eman zituen plazaz plaza. Gaur egingo dituzte haren aldeko hileta elizkizunak, Orioko San Nikolas parrokian (Gipuzkoa), 19:30ean. Leitzako Franki baserrian jaio zen Lasarte. Hamabi urterekin Aiara joan zen bizitzera, eta handik, Oriora. [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Leitza | Ez dago iruzkinik »
Andoaingo Manuel Larramendi Kultur Bazkunak 6000 euroko saria eman dio Leitzan bizi den Patziku Perurenari (Goizueta, 1959). Honek orain, urtebeteko epean, ikerketa lan bat egin beharko du. Gaia: Unaia galdu eta Artzaia ugaldu (1780-1810). Sari banaketa ekitaldia gaur 19:00etan egingo dute Larramendi Bazkunaren egoitza berrian. Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza egunkariari ikerketaren nondik norakoak kontatu dizkio [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Leitza, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Asteburu honetan izango da leitzarren txanda Nafarroako Bardoak taldekako txapelketan. Txanda bikoitza da gainera; leitzarren taldeek saioa dituzte, eta horietako bat, Leitzan bertan da, eta beraz, Leitzaundik izan du saioa antolatzeko ardura. Izan ere, Bertsozale Elkarteak lehiaketa antolatzerakoan zenbait arau jarri zituen, tartean, talde bakoitzak etxeko saioa antolatzeko ardura izango zuela. Lehen saioa ostiralean izango [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Leitza, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Ekitaldiz betea izango da otsaila Leitzako Atekabeltz gaztetxean. Batetik, hilaren 10ean, herritarra den Urko Arozenak Entrenamendu mentala jendaurreko saioak prestatzerakoan saio praktikoa eskainiko du. 19:00etan izango da, eta nahi duen orok parte hartu ahalko du. Bestalde, hilaren 16an, Argia emanaldien bigarrena izango da. Lucio igeltsero eta anarkista nafarrari buruzko dokumenatala izango da ikusgai. 17an, berriz, [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Herriak, Kultura, Leitza, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Duela hamar urte Leitzak hartu zituen estreinako topaketak, artean Euskal Herriko Bilgune Feminista sortu gabe zelarik. Hamarkada igaro ostean, Leitzara itzuliko dira Emakume Abertzaleen Topaketak, Hamaika egiteko ari gara lelopean. «Emakumeen hausnarketarako espazioa eta etorkizuna marrazteko gunea» martxoaren 2a, 3a eta 4ean egongo da zabalik. Iragan ostiralean aurkeztu zuen Leitzaldeko Bilgune Feministak bosgarrenez egingo den [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Gizartea, Herriak, Leitza, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »