Eguraldia nahiko traketsa izan arren, ia herri guztiak parte hartu zuen asteburuan Aresoko Inauterietan. Larunbatean eta igandean ekitaldi jendetsuak egin zituzten. Larunbatean, esaterako, herriko gazteak eskean aritu ziren baserriz baserri. Kuadrila ederra elkartu zen eta alaitasuna eraman zuten herriko txokoetara, ijitoz jantzitako familia handi bat irudikatuz. Ibilbidea oinez egin izan bazuten ere, gehientsuena autoz egin [...]
Olazabal-Larrinaga bikoteak erraz irabazi du Bigarren mailako binakako txapelketako partida, Gorka-Arrutiren aurka. Tolosako Beotibar pilotalekuan jokatu da lehia, eta gorriek 22-7ko emaitza lortu dute.
Aresoko Inauterietan mozorrotuen desfilea egin dute herriko kaleetatik. Ijitoz jantzi dira aurten, bai gazteak eta baita guraso eta haurrak ere, azken hauek kaldereroz apaindu direlarik. Euriak tarte bat utzi duenean, herrian gora abiatu dira, bertako etxeak alaituz. Haurrek dantzatxo bat ere egin dute.
Leitzarrak izan dira inauteriez gozatzen lehenak, baina hurrengoek ez dute gehiegi itxaron beharrik, gaur arratsaldean hasiko baitira Aresoko inauteriak. Hiru egunez mozorro eta karrozen koloreek, musikak, dantzak, algarak eta zoramenak hartuko dute herria. San Pedro jaietan bezala, orain arte herriko gazteak elkartzen diren Lagun Artea elkarteak antolatu izan ditu inauteriak. Aurten, ordea, guraso elkarteak eta [...]
Aresoko eta Leitzako gaztetxoek Nafarroako Gobernuak aurkeztu dituen hainbat lehiaketetara aurkezteko aukera dute. Hain zuzen ere, literatura, etnografia, deklamazioa, irrati-gidoia eta podcast lehiaketa dira Hezkuntza sailak martxan jarri dituenak. Martxoaren 30era bitarte dute animatzen direnek izena emateko aukera. Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloko eta Bigarren Hezkuntzako ikasleei zuzendutako ekimena da, eta «ikasleen artean sormena bultzatzea eta, [...]
Aresoko udalak 802.500 euroko aurrekontua onartu du 2012 urterako, inbertsioei bideratzen den atala nabarmentzen delarik. Era berean, urte berriarekin batera, eta «egoera ekonomikoak hala behartuta», hainbat tasa eta zerga igo beharra izan ditu udalak, «ohiko sarrera eta gastuen arteko aldea murrizteko helburuz». Bestalde, 24 etxebizitza eraikitzeko hitzarmena adostu du, eta aurreikuspenen arabera, iraila edo urrirako [...]
Cederna-Garalurren bidez langabetuentzako sukaldaritza ikastaro bat antolatu asmo dute. Sei hilabeteko iraupena izango du, eta parte hartzaileek gutxieneko lanbide arteko soldata jasoko dute. Izena eman ahal izateko ezinbestekoa da aurretik Nafarraoko enplegu zerbitzuan langabetu bezala azaltzea. Ikastaroa herritarren eskariaren arabera gauzatuko da, eta aurreikuspenen arabera, maiatza bukaera edo ekaina hasierarako martxan egongo da.
Datozen 4-5 urteetan 24 etxebizitza eraikiko dituzte Areson. Zortzi etxebizitzadun hiru eraikin izango dira orotara, eta herriaren sarreran, Patxikune etxearen parean dagoen lursailean altxako dituzte. Etxebizitza hauek eskuratzeko orduan, lehentasuna izango dute aresoarrek. Hauentzat 150.000 euro ingurukoa izango da bizitza bakoitzaren balioa. Enpresa sustatzailearekin behin behineko hitzarmena adostu du Udalak. Horren arabera, zortzi etxebizitzadun hiru [...]
Iragan abenduaren 3an ikusi zuen argia Aresoko aldizkari berriak. Panpanozirik bi urtean behin Aresoko berri emango du, bertako historia, bitxikeriak, pasadizoak, datu interesgarriak edota argazkiak erakutsiz. Arano, Areso, Goizueta eta Leitzako Euskara Zerbitzuaren ekimenez jaio da argitalpen berria. David Anaut Euskara Zerbitzuko arduradunak azaltzen duenez, «Aranok, Goizuetak eta Leitzak badute euren aldizkaria, eta Areson hutsune [...]
Aitor Etxarri Leitzako udaletxeko zinegotzia, izendatu dute Plazaola partzuergo turistikoko presidente berri. Iragan azaroaren 28an eginiko batzarrean egin zen hautaketa. Lekunberriko antzinako Geltokian egin zuten Plazaola partzuergo turistikoko batzar orokorra, eta bertan landu ziren puntuetako bat partzuergo turistikoaren lehendakari berriaren hautaketarena zen. Bada, kargua hautagai bakarrari egokitu zitzaion, Leitzako alkateordea den Aitor Etxarriri, alegia. Aipatzekoa [...]
Iragan abenduaren 3an ikusi zuen argia Aresoko aldizkari berriak. Panpanozirik bi urtean behin Aresoko berri emango du, bertako historia, bitxikeriak, pasadizoak, datu interesgarriak edota argazkiak [...]
Ostegunean 35 bat pertsona bildu ziren Leitzan, Nafarroako Euskararen Legea salatzeko. Ostegunean betetzen zituen legeak 25 urte, eta Euskal Herrian Euskarazek deitu zuen elkarretaratzea. Taldeak [...]
Hilaren 15ean, ostegunean, 25 urte beteko ditu Nafarroa Garaiko Euskararen Legeak. Euskal Herrian Euskarazek dio, «eskubideen zatiketa, eta euskararen normalizazioa baino berau ekiditea du helburu. [...]
Bizikidetasunaren berradiskidetzea izenburupean hitzaldia eskainiko du gaur Arantzazuko Baketik zentroko Jonan Fernandezek. Hitzaldia Urretxuko kristau elkarteak antolatu du, berradiskidetzea zer den argitzeko helburuarekin. Hitzaldia Labeaga aretoan izango da gaur, 19:30ean.
Goierri kirol elkarteak Bizkaiko Ordunteko mendizerrara irteera antolatu du igande honetarako. Bertan Kolitza (874 m) mendia igoko dute, Ordunteko mendizerran barrena Garbea menditik igaro eta Balmasedan amaituko dute txangoa. Igandean, 7:00etan izango da irteera Goierriren egoitzatik bertatik.
Iciar Bollainek 2007an zuzendu zuen Mataharis film luzea eskainiko du gaur zine forumean Eraldatzen elkarteak. Emanaldia 22:00etan izango da Aizpurunea kultur etxean, sarrera doakoa da eta nahi duen guztiak dago bertara gonbidatuta.
Maria Clara de Yzaguirrek (Bartzelona, 1962) hamabost urte eman ditu Historia de la familia de Yzaguirre 1523-2011 liburua idazten. Familiaren hamalau belaunaldi harilkatu ditu egile katalanak. XVI. mendean hasi eta gaur egun arteko kontakizunean Zumarragak toki nabarmena du. Izan ere, Erdi Arotik XIX. mendera arte bertan bizi izandako sendia da. De Yzaguirre kazetaria da [...]
Emaneurre Realaren lagunarteak antolatutako II. Asteburu Kulturala bihar hasiko da Garagardo dastaketarekin, baina egitarauaren barruko ekitaldirik nabarmenena bihar izango da. Bittor Alkiza futbolari ohi eta Realeko harrobiaren zuzendaria, eta Iban Mayo txirrindulari izandakoa mahaiaren bueltan elkartuko dituzte Emaneurrekoek. Kirola, jolasetik profesionaltasunera gaiaren bueltan ariko dira hizketan bi kirolariak. Mahai-ingurua Barrenan izango da, 19:00etan hasita. Emaneurreren [...]