Lau egun inkomunikaturik egon ondoren, Jone Lozano iragan ostegunean sartu zuten espetxean. Bere abokatuak jakinarazi duenez, ostegunean pasa zen epailearen aurretik: «Jone sendo eta indartsu dago eta lagun eta familiari besarkada handi bat bidaltzen dio». Orain ordea, Fleury-ko (Paris) espetxean aurkitzen da eta elkartasuna azaltzeko bertako helbidea zabaldu dute lagun eta senideek. Gutunak bidaltzerako unean, [...]
Sarrio paper fabrikako Enpresako Batzordeak atzoko lan uztea zela eta, idatzi bat onartu zuen. Idatzi horretan euren kezka agertu nahi dute Jone Lozanoren atxiloketaren aurrean, eta era berean, bere familia eta lagunei elkartasuna adierazi nahi diete. «Azken hilabeteetan, eragile ezberdinek gatazka gainditzeko konpromisoa eta borondatea» erakutsi dutela uste dute, baina Frantziako eta Espainiako gobernuak «errepresioarekin» [...]
Ione Lozano Miranda (24urte) espetxera bidali du Frantziako epaile batek, ETAko kidea delakoan. Astelehenean atxilotu zuten Frantzia erdialdean, Indren, ustez Poliziaren errepide kontrol batetik ihesi zihoala. Atzo eraman zuten Parisko Auzitegira, eta Fiskaltzak kartzelatzeko eskatu zuen. Bart hartu du erabakia epaileak, pistola bat, agiri eta matrikula faltsuak edota lapurtutako autoa izatea ere egotzita. Ustez duela [...]
Joneren Lozanoren atxiloketa salatzeko, gaur, 19:30ean udal batzarra eta batzar informatiboa izango dira. Ondoren, 20:00etan kontzentrazioa izango da, Aresoko Plazan. Horrez gain, gaur goizean Leitzako institutuan paroa egin dute, Jone Lozano, aresoarraren atxiloketa salatzeko eta berarekiko zein familia eta lagunekiko elkartasuna adierazteko.
Frantziako Poliziak jakinarazi duenez, gaur goizean ETAko kide dela esan duen emakume bat atxilotu dute errepide kontrol batean, Indre-n. Poliziaren arabera, emakumea armaturik zegoen eta berarekin batera zegoen gizon batek ihes egin du. Poliziak azaldu duenez, kontrolean auto bat geratu eta barruan zihoazenak ihes egiten saiatu dira. Emakumea harrapatu dute, ordea, eta horrek Ione Lozano [...]
Aresok aurten bere aldizkaria izanen du. Aresoko Udalak eta Euskara Zerbitzuak proposatuta, aurten aldizkari bat egiteko asmoa dute herritarrek. Areso eta aresoarrak izanen dira aldizkariko protagonistak. Horretarako, lantaldetxo bat osatuko dute. Lana denen artean banatuko dutelarik. Proiektu hau irekia izanen da, eta herritar guztiak parte hartzera gonbidatu nahi dituzte. Aldizkaria egiten hasi ahal izateko, hilaren [...]
Eskuz Binakako Txapelketa finalerdietara iritsi da, baina bertan ez da izango Oinatz Bengoetxea leitzarra. Ligaxkako azken partida Albisurekin jokatu zuen Xala eta Barriolaren aurka. Bengotxeak ez zuen irabazi beharrik, nahikoa zuen hamar tanto egitearekin. Baina zortzian geratu ziren bera eta Albisu, eta Irujo eta Merino II.a sailkatu dira finalerdietarako. Partida kopuru berdina irabazi dute bi [...]
Mikel Olazabalek ezinen du jokatu, gaur Urnietan jokatu behar zuen partida. Ladis Galarzarekin batera, Rico eta Argoteren aurka jokatu behar zuen, baina eskuko mina dela eta ezin izanen du jokatu. Idoate ariko da bere ordez. Aresoarrak lehengo igandean jada eskuko mina sentitu zuen, eta asteazkenean proba bat egin zuen arren ez dago jokatzeko moduan.
Aresoko inauterietan kalejira egin dute herritarrek mozorrotuta. Guraso elkartekoak danborrada antolatu dute. Baserritarrez jantzita, haur zein helduek parte hartu danborrak joaz. Guraso elkartetik eskerrak luzatu dizkiote “Urkiolako Joxe Mariri, entseguak egiten lagundu eta kalejiran danborrada zuzendu duelako”. Danborradaren ondoren, herriko nerabeak joan dira jantzi koloretsuekin, gehienak pailazoz jantzita. Hauen atzetik karroza eraman dute gazteek, baserritarrez [...]
Leitzako ihoteak bukatu bezain laister, Aresokoen txanda iritsi da orain. Bihar hasi eta igandean amaituko dira inauteriak. Piratez osatutako karrozarekin aterako dira bihar arratsaldean eskolako ikasleak. Gauean Lagunartek antolatutako afaria eta Mus Txapelketa izango dituzte. Asteburu luzea dute aurretik aresoarrek, inauteriak ongi ospatzeko. Etzi, 10:00etan baserrietan eskean ibiliko dira herritarrak. Arratsaldean berriz, lehenik karrozak aterako [...]
Aurten, Leitza, Goizueta, Areso eta Aranon, euskararen inguruko gogoeta sakona egiten ari dira. Gaur, asteazkena, Leitzan bigarren saioa eginen dute, 18:00etan, udaletxeko batzar aretoan. Gaur [...]
Arano, Areso, Goizueta eta Leitzako euskara zerbitzuak euskararen inguruko «gogoeta estrategikoa» egin asmo du. Horretarako, lau herri horietako bakoitzean euskararen inguruan eginikoaren balantzea egingo dute, [...]
Iragan abenduaren 3an ikusi zuen argia Aresoko aldizkari berriak. Panpanozirik bi urtean behin Aresoko berri emango du, bertako historia, bitxikeriak, pasadizoak, datu interesgarriak edota argazkiak [...]
Espainiako Auzitegi Nazionalean eginiko bost auzi saioetan ez da frogatu hamahiru auzipetuen eta ETAren arteko loturarik zegoenik. Hala uste du, behintzat, hamahiru auzipetuen defentsak. Frogatuta geratu den egitate bakarra izan da auzipetuen lan politikoari «jazarri» dietela. Hala salatu du Jone Goirizelaia abokatuak. «Akusazioak erabili duen arrazoibideari jarraituz, ehunka euskal herritar egon beharko lirateke hemen eserita»,
Edozein arrazoigatik bidaiatu ezin dutenek, euren ametsetako tokiak bisitatzeko gero eta aukera gehiago dituzte sarean. Azkeneko halako erremintetako bat Dassault Systemes Frantziako enpresak, Bostongo (AEB) Arte Ederretako museoaren laguntzarekin egin du. Interesa dutenek, Egiptoko Giza eremuko piramideak bisita ditzakete (giza3d.3ds.com/#discover). Enpresaren arabera, nahikoa da ordenagailu arrunta izatea, baina beharrezkoa da 3D monitorea.
EAJko kostako ordezkariek Getarian, Orion, Zarautzen eta Zumaian Bilduk atez atekoa ezarriko duen ala ez argitzeko eskatu dute. Aian ez dutela jarriko aurreratu du Aiako alkate Igor Iturainek (EAJ). Pasa den astean, aipatu herrietako alkateek (Bildu) eta Urola Kostako Udal Elkarteko lehendakari Amaia Guruzetak (Bildu) birziklatzearen alde lanean jarraitzeko konpromisoa hartu zuten, agerraldi publiko [...]
Herrira presoen eta iheslarien eskubideen aldeko mugimenduak deituta, Goazen Plazara ekimena egingo dute bihar Euskal Herriko nahiz Oarso Bidasoko herrietan. Horren harira, Pasaiako Udaleko 25 langilek bat egin zuten atzo ekimenarekin, eta udaletxe aurrean egindako elkarretaratzean herritarrei batzeko eskatu zieten. Bestalde, Oarso Bidasoko LABek ere bat egin du biharko ekimen erraldoiarekin. Sindikatuak eskualdeko langileei ekimenean [...]
Manuela 33 urteko emakumea da, El Salvadorrekoa. Bere hirugarren semeaz haurdun zegoelarik, haren sendiak ospitalera eraman behar izan zuen baginako odol-isurketa gogor bat sufritu ondoren, konorterik gabe. Ospitalean, bertako langileek abortu probokatua izan balu bezala tratatu zuten Manuela hasieratik, bere buruari hori egin izan balio bezala. Ospitalera sartu bezain pronto, medikuek Manuela salatu egin zuten