Herriak

Leitzaldeko herritarrentzat emaginaren kontsulta zabaldu dute Areson

2012/04/19
Nork

Emaginaren zerbitzua behar duten Leitzaldeko emakumeek ez dute Irurtzunera, Etxarri-Aranatzera edota Iruñeara joan beharrik izango aurrerantzean. Izan ere, dagoeneko martxan da Areson Leitzaldeari zuzenduriko emaginaren kontsulta. Oraingoz, hilean behin izango da zerbitzua, baina, litekeena da izan duen harrera «onak» bultzatuta hamabostean behin izatea aurrera begira. Aspaldian egina zuten eskaera bete da azkenean. Ez baita gaurko [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Areso, Gizartea, Herriak, Leitza, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Finalista eguna egingo dute igandean

2012/04/18
Nork

Trintxerpeko Itsastarrak mendi taldeak Finalista eguna antolatu du igande honetarako Leitzan. Hainbat txapelketatan sarituak izan diren elkarteko bazkideak omenduko dituzte eguerdian, Aritz bailarako Zuparrobi gailurrean. Beherako bidea Santa Krutz ermitara joateko bidetik egingo dute, eta 14:00ak aldera, bazkarian bilduko dira parte hartzaile guztiak, Musunzar jatetxean.

Irakurri gehiago

Bidalita Ekitaldiak, Gizartea, Herriak, Kirola, Leitza, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Bigarren mailako txapela Leitzaldera joango da

Lehen eta bigarren mailako Binakako Pilota Txapelketari agur esateko, azken partidak jokatzea besterik ez da gelditzen, hau da, bi finalak. Lehen mailakoan ez bezala, bigarrengoan eskualdeko ordezkariak egongo dira: Jon Jaunarena leitzarra eta Mikel Olazabal aresoarra. Leitzaldeko bi pilotariak elkarren aurka ariko direnez, txapela eskualdera joango da. Leitzarrarekin bikotea osatuz, Cecilio irtengo da kantxara, eta [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Areso, Kirola, Leitza, Paperekoa, Pilota | Ez dago iruzkinik »

Leitzako udalbatzaren ezohiko batzarra 19:00etan

Udaletxeko biltzar aretoan Leitzako Udalbatzak ezohiko batzarra egingo du hilaren 16an, astelehenean. Ezohiko bilera mota 19:00etan hasiko dela jakinarazi dute udaletxetik.

Irakurri gehiago

Bidalita Ekitaldiak, Leitza, Politika | Ez dago iruzkinik »

Ziurtagiri digitala eta zerga kudeaketari buruzko ikastararoak

2012/04/11
Nork

Cederna Garalur elkarteak antolatuta, bi ikastaro egingo dituzte Leitzan aste honetan eta datorrenean. Bihar ziurtagiri digitalari buruzkoa izango da, eta datorren asteko astearte eta ostegunean, zerga kudeaketari buruzkoa. Bi ikastaroak udal liburutegian emango dituzte. Ziurtagiri digitalari buruzko ikastaroa 10:00etatik 12:00etara izango da. Zer den ziurtagiri digitala, nola lortzen den eta zer erabilgarritasun duen ikasi ahalko [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Ekitaldiak, Herriak, Ikastaroak, Leitza, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Leitzako Udalak 2020. urterako %20 jaitsiko du CO2ren isurketa

2012/04/10
Nork

Leitzako Udalak, ingurugiroa zaintzeko helburuz, CO2 isurketa murrizteko konpromisoa hartu du. Hain zuzen ere, martxoan eginiko osoko bilkuran onartu zutenaren arabera, 2020. urtea bitarte, udalarenak diren eraikinen eta azpiegituren CO2 isurketa gutxienez %20 jaitsiko du. Udalak azterketa egina du bere jardueren ondorioz sortzen duen CO2 isurketa neurtzeko. Juan Mari Barriola ingurumen zinegotziak azaldutakoaren arabera, «nazioarteko [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Gizartea, Leitza | Ez dago iruzkinik »

Goi tentsioko linea ezartzearen aurka

2012/04/10
Nork

Red Electrica Españolak eginiko proiektuak goi tentsioko linea ezartzea aurreikusten du Lizarraldean, Iruñerrian eta Sakanan edota Imotz, Basaburua, Larraun, Leitzaldea eta Araitzen, eta ondoren, Gipuzkoako lurretan jarraituko luke. Bada, proiektu horren kontrako jarrera azaldu dute udalerri askok «ingurumenean eta herritarren osasunean eta garapen ekonomikoan izan dezakeen eragin kaltegarriarengatik». Halaber, goi tentsioko linearen aurkako plataformak sortu [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Areso, Gizartea, Herriak, Leitza | Ez dago iruzkinik »

Autopista elektrikoaren aurkako mendi martxa Leitzatik

2012/04/03
Nork

2007az geroztik, Red Electrica Española enpresak eginiko proiektuak aldaketak izan ditu. Bai Lizarraldean eta baita Araban sortutako kontrako jarrerarengatik. Hasierako proiektua ordezkatzera datorren beste bat aurkeztu dute, eta honek, bi aukera ezberdin eskaintzen ditu. Asmo berriak Arabako aukera baztertu, eta Nafarroa Gipuzkoarekin lotzen du. Zehazki ondorengo eskualdeak zeharkatu ditzake: Lizarraldea, Iruñerria eta Sakana; edota Imotz, [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Azpiegiturak, Gizartea, Leitza | Ez dago iruzkinik »

Sutarako egurra eskatzeko aukera zabaldu du udalak

Sutarako egurra eskatzeko 012 telefonora deitu behar dute herritarrek edo baserritarrek, maiatzaren 31 baino lehen. Gaitz egurra nahi dutenek epe bera dute eskaria egiteko, baina kasu honetan, udal idazkaritzara joan beharko dute. Lotearen truke 45,88 euro ordaindu beharko da. Diru hori berreskuratzeko aukera jarri du udalak, auzolana eginez. Norberak adierazi beharko du noiz egin ahal [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Leitza, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Bederatzi jasoaldi eginda Urrutia garaile

2012/04/03
Nork

Ezusteko emanda Josetxo Urrutia leitzarrak irabazi zuen Etxauri Harria txapelketa, igandean. Bederatzi jasoaldi eman zizkion Etxauriko harri bereziari. Etxaurin jokatzen den txapelketako harria berezia eta baldarra da: zaila. 136,5 kiloko pisua du. Harri-jasotzaile bakoitzak bosna minutuko txandak izan zituen harria sorbalda gainera jasotzeko. Lehia hasi aurretik, Izeta III.a eta Izeta IV.a ziren faboritoak. Bukatzean, ordea, [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Harri-jasotzea, Kirola, Leitza, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Espainiako Auzitegi Nazionalean eginiko bost auzi saioetan ez da frogatu hamahiru auzipetuen eta ETAren arteko loturarik zegoenik. Hala uste du, behintzat, hamahiru auzipetuen defentsak. Frogatuta geratu den egitate bakarra izan da auzipetuen lan politikoari «jazarri» dietela. Hala salatu du Jone Goirizelaia abokatuak. «Akusazioak erabili duen arrazoibideari jarraituz, ehunka euskal herritar egon beharko lirateke hemen eserita»,


  • boga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Gizako piramideak hiru dimentsiotan, etxetik mugitu gabe gunean   duela 2 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaEdozein arrazoigatik bidaiatu ezin dutenek, euren ametsetako tokiak bisitatzeko gero eta aukera gehiago dituzte sarean. Azkeneko halako erremintetako bat Dassault Systemes Frantziako enpresak, Bostongo (AEB) Arte Ederretako museoaren laguntzarekin egin du. Interesa dutenek, Egiptoko Giza eremuko piramideak bisita ditzakete (giza3d.3ds.com/#discover). Enpresaren arabera, nahikoa da ordenagailu arrunta izatea, baina beharrezkoa da 3D monitorea.


  • Amaia Ventas-(e)k beste sarrera bat idatzi du EAJko ordezkariek Bilduk atez atekoa ezarriko duen argitzeko eskatu dute gunean   duela 9 minutu · Ikusi

    Koadro txikia EAJko kostako ordezkariek Getarian, Orion, Zarautzen eta Zumaian Bilduk atez atekoa ezarriko duen ala ez argitzeko eskatu dute. Aian ez dutela jarriko aurreratu du Aiako alkate Igor Iturainek (EAJ). Pasa den astean, aipatu herrietako alkateek (Bildu) eta Urola Kostako Udal Elkarteko lehendakari Amaia Guruzetak (Bildu) birziklatzearen alde lanean jarraitzeko konpromisoa hartu zuten, agerraldi publiko [...]


  • Koadro txikiaHerrira presoen eta iheslarien eskubideen aldeko mugimenduak deituta, Goazen Plazara ekimena egingo dute bihar Euskal Herriko nahiz Oarso Bidasoko herrietan. Horren harira, Pasaiako Udaleko 25 langilek bat egin zuten atzo ekimenarekin, eta udaletxe aurrean egindako elkarretaratzean herritarrei batzeko eskatu zieten. Bestalde, Oarso Bidasoko LABek ere bat egin du biharko ekimen erraldoiarekin. Sindikatuak eskualdeko langileei ekimenean [...]


  • boga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Manuela (Iritzia: Oihana Etxebarrieta) gunean   duela 18 minutu · Ikusi

    Manuela 33 urteko emakumea da, El Salvadorrekoa. Bere hirugarren semeaz haurdun zegoelarik, haren sendiak ospitalera eraman behar izan zuen baginako odol-isurketa gogor bat sufritu ondoren, konorterik gabe. Ospitalean, bertako langileek abortu probokatua izan balu bezala tratatu zuten Manuela hasieratik, bere buruari hori egin izan balio bezala. Ospitalera sartu bezain pronto, medikuek Manuela salatu egin zuten