Herriak

Diru laguntzak boluntarioen sarerako

2011/02/02
Nork

Udalak Nafarroako Gobernuaren diru laguntza zuzena jasoko du, 2011. urtean suhiltzaileen eta babes zibileko agenteen esku hartzeak ordaindu ahal izateko. Diru laguntza hori Nafarroako Gobernuak Leitzako Udalarekin eta Nafarroako beste bederatzi udalekin lankidetza beste lau urterako berritzearekin lotuta dago. Suhiltzaileen talde horiek eta babes zibileko agenteek atxikita dituzten udalekin sinatutako hitzarmenen bidez, Nafarroako Gobernuak pertsonen [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:,
Bidalita Gizartea, Leitza | Ez dago iruzkinik »

Antzinako moarratze-teknikak Leitzan

2011/02/01
Nork

Ostegunean hasi eta larunbata bitarte, Trepalari Euskal Herriko Arbolazaintzaren Elkarteak antolatuta, Antzinako teknikak erabiltzen dituzten Moarratzaileen Nazioarteko I. Jardunaldia ospatuko dute Leitzan. Jardunaldiak ilargiaren zikloak errespetatuz antolatu dituzte, eta horrexegatik izango dira otsailaren 3tik 5era. Lekuari dagokionez, Leitza izango da gune nagusia, baina eguraldia dela medio zailtasunen bat sortuko balitz, Araba eta Gipuzkoako beste leku [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Aizkora, Ekitaldiak, Hitzaldiak, Ikastaroak, Leitza | Ez dago iruzkinik »

Amazabalen hiru aizkora proba jokatu dira

Leitzako Amazabal pilotalekuan aizkora jaialdia ospatu zen herenegun. Hiru mailatako lehiak jokatu ziren bertan. Urrezko Mailan, Donato Larretxeak eta Oihan Larretxeak finalerdietarako txartela lortu zuten. Juan Jose Lopez Azpilikuetari eta Ander Erasuni ia minutu bateko aldea atera zien. Azken hauek, oraindik finalerdietara sartzeko aukera dute. Horretarako, Azurmendi-Atutxa II.a eta Arria V.a-Rekondo izango dituzte aurkari. Zilarrezko [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Kirola, Leitza | Ez dago iruzkinik »

Gaur du azken eguna erakusketa ibiltariak

2011/01/31
Nork

Hondakin elektriko eta elektronikoak kudeatzearen beharra azaltzen du erakusketak, eta herritarrak horren inguruan sentsiblizatzea du helburu. Izan ere, hondakin mota hauek eta euren kutsagarriek arriskuan jarriko dute ingurumena eta baita guztion osasuna ere. Gaur izango da azkenekoz ikusgai Leitzan, 09:00etatik 14:00etara bitarte, Herriko Plazan.

Irakurri gehiago

Bidalita Leitza | Ez dago iruzkinik »

Danborradak gidatu du kalejira

2011/01/29
Nork
Danborradak gidatu du kalejira

Aresoko inauterietan kalejira egin dute herritarrek mozorrotuta. Guraso elkartekoak danborrada antolatu dute. Baserritarrez jantzita, haur zein helduek parte hartu danborrak joaz. Guraso elkartetik eskerrak luzatu dizkiote “Urkiolako Joxe Mariri, entseguak egiten lagundu eta kalejiran danborrada zuzendu duelako”. Danborradaren ondoren, herriko nerabeak joan dira jantzi koloretsuekin, gehienak pailazoz jantzita. Hauen atzetik karroza eraman dute gazteek, baserritarrez [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:,
Bidalita Aisia, Areso, Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Aresoko inauterien txanda iritsi da

2011/01/27
Nork

Leitzako ihoteak bukatu bezain laister, Aresokoen txanda iritsi da orain. Bihar hasi eta igandean amaituko dira inauteriak. Piratez osatutako karrozarekin aterako dira bihar arratsaldean eskolako ikasleak. Gauean Lagunartek antolatutako afaria eta Mus Txapelketa izango dituzte. Asteburu luzea dute aurretik aresoarrek, inauteriak ongi ospatzeko. Etzi, 10:00etan baserrietan eskean ibiliko dira herritarrak. Arratsaldean berriz, lehenik karrozak aterako [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Aisia, Areso, Ekitaldiak, Kultura | Ez dago iruzkinik »

Aurtengoak agurtu ondoren, hurrengoen esperoan daude

2011/01/25
Nork
Aurtengoak agurtu ondoren, hurrengoen esperoan daude

Atzo agurtu zituzten 2011ko ihoteak Leitzan, eta jada 2012koen zain daude. Ihoteei agur esateko ekitaldiz osatutako eguna izan zuten atzokoa. Eskelarien eta atsaureen eguna izan zen ihoteetako azkena. Goizean, ohiturari jarraituz eskelariak Erasote auzora joan ziren puska bila. Ohitura honekin jarraitzen duten hainbat herritar ibili ziren eskean. Izan ere, eskean gero eta baserri gutxiagotara joan [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Aisia, Gizartea, Leitza | Ez dago iruzkinik »

Binakako Aizkora txapelketako kanporaketak Leitzan jokatuko dira

2011/01/25
Nork

Eusko Label Binakako Aizkora Txapelketa aurrera doa. Saioetako bat, igandean Leitzan izango da 12:00etatik aurrera Amazabal pilotalekuan. Urrezko, zilarrezko eta gazteen mailako kanporaketak jokatuko dira.  Urrezkoen mailan, Larretxea aita-semeak, Juan Joxe Lopez Azpilikueta eta Ander Erasunen aurka ariko dira. Bikote irabazlea zuzenean pasako da finalerdietara eta besteak ere aukera izan dezake. Zilarrezkoen mailan berriz, Arkaitz [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Aizkora, Kirola, Leitza | Ez dago iruzkinik »

Leitzako Ihoteak 2011, astelehena

2011/01/25
Nork

Irakurri gehiago

Etiketak:,
Bidalita Kultura, Leitza | Ez dago iruzkinik »

Alaitasuna eskatu eta eman

2011/01/24
Nork
Alaitasuna eskatu eta eman

Ostiralean hasi ziren festan leitzarrak, eta oraindik festa giroan jarraituko dute gaur goizeko ordu txikiak arte. Hotzak ez ditu izutzen, eta egunero giro bikainean ari dira bizitzen ihoteak leitzarrak. Batzuen zorionerako eta besteen zoritxarrerako, ordea, gaur agurtuko dituzte aurtengo ihoteak leitzarrek. Ostiralean hasiera lasaia eman zieten ihoteei Leitzan. Arratsaldean umeak izan ziren protagonista atsaurez jantzita [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Aisia, Gizartea, Leitza | Ez dago iruzkinik »

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Espainiako Auzitegi Nazionalean eginiko bost auzi saioetan ez da frogatu hamahiru auzipetuen eta ETAren arteko loturarik zegoenik. Hala uste du, behintzat, hamahiru auzipetuen defentsak. Frogatuta geratu den egitate bakarra izan da auzipetuen lan politikoari «jazarri» dietela. Hala salatu du Jone Goirizelaia abokatuak. «Akusazioak erabili duen arrazoibideari jarraituz, ehunka euskal herritar egon beharko lirateke hemen eserita»,


  • boga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Gizako piramideak hiru dimentsiotan, etxetik mugitu gabe gunean   duela 3 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaEdozein arrazoigatik bidaiatu ezin dutenek, euren ametsetako tokiak bisitatzeko gero eta aukera gehiago dituzte sarean. Azkeneko halako erremintetako bat Dassault Systemes Frantziako enpresak, Bostongo (AEB) Arte Ederretako museoaren laguntzarekin egin du. Interesa dutenek, Egiptoko Giza eremuko piramideak bisita ditzakete (giza3d.3ds.com/#discover). Enpresaren arabera, nahikoa da ordenagailu arrunta izatea, baina beharrezkoa da 3D monitorea.


  • Amaia Ventas-(e)k beste sarrera bat idatzi du EAJko ordezkariek Bilduk atez atekoa ezarriko duen argitzeko eskatu dute gunean   duela 10 minutu · Ikusi

    Koadro txikia EAJko kostako ordezkariek Getarian, Orion, Zarautzen eta Zumaian Bilduk atez atekoa ezarriko duen ala ez argitzeko eskatu dute. Aian ez dutela jarriko aurreratu du Aiako alkate Igor Iturainek (EAJ). Pasa den astean, aipatu herrietako alkateek (Bildu) eta Urola Kostako Udal Elkarteko lehendakari Amaia Guruzetak (Bildu) birziklatzearen alde lanean jarraitzeko konpromisoa hartu zuten, agerraldi publiko [...]


  • Koadro txikiaHerrira presoen eta iheslarien eskubideen aldeko mugimenduak deituta, Goazen Plazara ekimena egingo dute bihar Euskal Herriko nahiz Oarso Bidasoko herrietan. Horren harira, Pasaiako Udaleko 25 langilek bat egin zuten atzo ekimenarekin, eta udaletxe aurrean egindako elkarretaratzean herritarrei batzeko eskatu zieten. Bestalde, Oarso Bidasoko LABek ere bat egin du biharko ekimen erraldoiarekin. Sindikatuak eskualdeko langileei ekimenean [...]


  • boga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Manuela (Iritzia: Oihana Etxebarrieta) gunean   duela 19 minutu · Ikusi

    Manuela 33 urteko emakumea da, El Salvadorrekoa. Bere hirugarren semeaz haurdun zegoelarik, haren sendiak ospitalera eraman behar izan zuen baginako odol-isurketa gogor bat sufritu ondoren, konorterik gabe. Ospitalean, bertako langileek abortu probokatua izan balu bezala tratatu zuten Manuela hasieratik, bere buruari hori egin izan balio bezala. Ospitalera sartu bezain pronto, medikuek Manuela salatu egin zuten