Bi leitzarren arteko partidaren ostean, Barriolak finalerdietara sartzeko aukerak mantentzen ditu, eta Bengoetxea VI.a kanpoan geratu da. Martinez Irujo eta Barriolak, Oinatz Bengoetxea eta Apraizen aurka irabazi egin zuten, eta ondorioz, gazteenak, hamahiru partidetatik sei irabazita aukerarik gabe geratu dira. Barriolak, berriz, nahiz eta ziurtatu gabe eduki, beraien esku dute txartela. Larunbatean, Labriten, Berasaluze VIII-Albisuren [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Kirola, Leitza, Paperekoa, Pilota | Ez dago iruzkinik »
Nafarroako Bardoak taldekako txapelketaren bigarren fasea amaitu da, eta Leitzako Leitzaundi taldea ez da finalera sailkatu. Aurrera elkartean 60 bertsozale bildu ziren larunbatean Leitzaundi eta Erauntsiren saioa ikusteko. Leitzarrek irabazi zuten, baina joanekoa Erauntsiren aldekoa izan zenez, beste saio bat egin zuten berdinketa hausteko, eta Oronoz-Malerrekako taldeak irabazi zuen. hitza
Irakurri gehiago
Bidalita Bertsolaritza, Ekitaldiak, Herriak, Kultura, Leitza, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Bi leitzar pilotariren aurrez aurreko polita izango da gaur, Urdulizko (Bizkaia) pilotalekuan, 22:00etan hasiko den jaialdian. Hain zuzen ere, Barriola eta Bengoetxea ariko dira Binakako Pilota Txapelketako finalerdietarako txartela lortzeko lehian. Bengoetxea VI.a eta Apraizek osaturiko bikoteak 105,7, 104,9 eta 105,3 gramoko pilotak aukeratu zituzten herenegun, Urdulizen eginiko material aukeraketan. Euren aurkariek, hau da, Irujok [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Herriak, Kirola, Leitza, Paperekoa, Pilota | Ez dago iruzkinik »
Bardoak 2012 bertso txapelketako finalaurreko lehen saioa egin dute Leitzaundi taldekoek Iturenen, bertako Erauntsi taldearen aurka. Saio «oso parekatua» izan dela esan du Iñigo Sagastibeltza Leitzaundi taldeko bertsolariak, baina azkenean Erauntsiko taldeak eraman zuen lehen puntua. Asteburu honetan, itzulikoa jokatzen da Leitzan, Aurrera elkartean. Bertso saioa larunbatean, hilak 17, izango da, 18 :00etan. Sagastibeltzak finalera [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Bardoak 2012 txapelketa, bertsolaritza, kultura, leitza, Leitzaundi
Bidalita Kultura, Leitza, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Bardoak 2012 bertso txapelketako finalaurreko lehen saioa egin dute Leitzaundi taldekoek Iturenen, bertako Erauntsi taldearen aurka. Saio “oso parekatua” izan dela esan du Iñigo Sagastibeltza Leitzaundi taldeko bertsolariak, baina azkenean Erauntsiko taldeak eraman zuen lehen puntua. Asteburu honetan, itzulikoa jokatzen da Leitzan, Aurrera elkartean. Bertso saioa larunbatean, hilak 17, izango da, 18 :00etan. Sagastibeltzak finalera [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Bardoak 2012 txapelketa, bertsolaritza, Erauntsi, Ituren, kultura, leitza, Leitzaundi
Bidalita Kultura, Leitza | Ez dago iruzkinik »
Asteburuan Drive filma ikusteko aukera izanen da Leitzako zinean. Nicolas Winding Refn zuzendariaren pelikula ostiralean 22:30ean, eta igandean 19:30ean emango dute, eta 6 euro ordaindu beharko da sarrerarengatik. Datorren asteburuan, hau da, hilaren 16an eta 18an emango dute denboraldi honetako azken filma, eta urrian itzuliko dira zinemara pelikulak.
Irakurri gehiago
Bidalita Ekitaldiak, Herriak, Kultura, Leitza, Paperekoa, Zinema | Ez dago iruzkinik »
Martxoaren 24an Atekarock musika jaialdiaren bigarren edizioa izango da Leitzako kiroldegian. Akatu, Kaotiko, Governors, Ze Esatek!, Tximeleta edota Dj Bull izango dira, eta Gaztetxeko Hip Hop gauean, 121 Krew, Goienetxe anaiak eta Raperos de Emaus taldeak ariko dira. Sarrerak 16 euroan egunean bertan, edota aurrez 14 euroan eskura daitezke, Leitzako Torrean, Villabonako Maxolan, Tolosako Denaken, [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Ekitaldiak, Herriak, Kultura, Leitza, Musika | Ez dago iruzkinik »
Leitzak herriarenak ziren lurrak berreskuratu ahal izan ditu lau urte iraun dituen prozesuaren ostean. Leitzako Suteen Aurkako elkartearena izan da azken mendean Iberoko lur saila eta bertako eraikinak, baina bi aldeen arteko negoziazioari esker, Leitzako Udalak erosi du, eremu osoaren jabetza orain berea izanik. Leitza Goizuetarekin batzen duen bidean dago Ibero. 33 hektareako eremuan Erdi [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Gizartea, Herriak, Leitza, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Amaia Zalba, Leitza eta Aresoko Berdintasun teknikaria Leitzako Udaleko bulegoa estreinatu berri du Amaia Zalbak. Berdintasunerako teknikaria izango da datozen urteetan, eta «Leitzan eta Areson berdintasun politikak ezartzeko borondatea» badela azaldu du. Zalba hasia da bilerak egiten eragileekin, eta Berdintasun Plana finkatu eta aukera berdintasunean bizi eta hezteko politikak zein bizi arauak proposatuko dizkie. Helburua «aukera berdintasuna herritik herrira» indarrean jartzea da. [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Amaia Zalba, areso, Berdintasun teknikaria, Emakumeak, gizartea, leitza, parekidetasuna
Bidalita Areso, Elkarrizketa, Gizartea, Leitza, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Arano, Areso, Goizueta eta Leitzako euskara zerbitzuak euskararen inguruko «gogoeta estrategikoa» egin asmo du. Horretarako, lau herri horietako bakoitzean euskararen inguruan eginikoaren balantzea egingo dute, egungo egoeraren diagnostikoa, eta aurrera begira landu beharreko ildoak zehaztuko dituzte. Leitzan eta Areson hasiko dira ekimenarekin. Leitzan, biharko deitu dute bilera, eta Aresoren kasuan, berriz, hilaren 15erako. Dabid Anaut [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Areso, Euskara, Herriak, Leitza, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »