Kirola

2016ra arte luzatu du kontratua Abel Barriolak

2012/02/01
Nork

Abel Barriola Leitzako pilotariak 2016. urtera arte luzatu du Aspe enpresarekin zuen kontratua. Aurtengo martxoa bitartean zuen hitzarmena sinatuta, eta “erraza izan da lan hitzarmena lotzea”, azaldu zuen. Eibarko enpresak eta 34 urteko atzelariak, azkar lortu dute adostasuna, eta pilotaria “Asperekin lortutako akordioaren ondoren, izugarri pozik nago”. Maila ona ematen ari da, eta sasoi onean [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Kirola, Leitza, Pilota | Ez dago iruzkinik »

Mikel Olazabalek eta Larrinagak 22-7 irabazi dute Beotibarren

Olazabal-Larrinaga bikoteak erraz irabazi du Bigarren mailako binakako txapelketako partida, Gorka-Arrutiren aurka. Tolosako Beotibar pilotalekuan jokatu da lehia, eta gorriek 22-7ko emaitza lortu dute.

Irakurri gehiago

Bidalita Areso, Kirola, Pilota | Ez dago iruzkinik »

Barriola eta Titinentzat lehen Bizkaia txapelketako txapela

2012/01/10
Nork

Titin III eta Barriolak osaturiko bikotea da bost t’erdiko Bizkaia Txapelketako garailea. Larunbatean jokatu zuten finala Olaizola II eta Patxi Ruizen aurka, eta partida parekatu eta maila handiko baten ostean, 22-20ko emaitzarekin amaitu zen. Ondorioz, errioxarrak eta leitzarrak jantzi zuten estreinako txapelketa honetako txapela. Titin eta Barriolak osaturiko Aspeko bikoteak maila bikaina erakutsi zuen, txapelketa [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Kirola, Leitza, Paperekoa, Pilota | Ez dago iruzkinik »

Binakako Txapelketako bigarren puntua eskuratu du Barriolak

2011/12/26
Nork

Abel Barriola leitzarrak eta bere bikoteak, Martinez Irujok, Binakako Pilota Txapelketako bigarren puntua eskuratu zuten Xala eta Laskorainen kontrako partidan. Nafarroako bikoteak 17-22 irabazi zuen Tolosako Beotibarren izandako norgehiagoka. Partidako jokalaririk onena, hala ere, Irujo izan zen; 2 sake lortu zituen, eta 13 tanto bukatu zituen.

Irakurri gehiago

Bidalita Herriak, Kirola, Leitza, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Perurenaren marka ahalegina, atzeratuta

2011/12/06
Nork

Inaxio Perurena harri-jasotzaile leitzarrak 300 kiloko harriarekin marka ezartzeko ahalegina egin asmo zuen etzi, hilaren 8an, Leitzan, baina azkenean proba hori bertan behera geratu da. Antolatzaileek jakinarazi diete herri kirol federazioei mementoz atzeratu egiten dela ahalegin hori.

Irakurri gehiago

Bidalita Harri-jasotzea, Herriak, Kirola, Leitza | Ez dago iruzkinik »

Josetxo Urrutia txapeldunorde, Ingude Txapelketan

2011/11/21
Nork

Bigarren urtez Euskadiko Ingude-jasotze Txapelketa jokatu zuten iragan ostiralean Donezteben. Bertan, Josetxo Urrutia letzarra lehiatu zen, baina bigarren postuarekin konformatu beharra izan zuen, Iturengo Joakin Aioroak jantzi baitzuen txapela. Aioroak minutu eta erdian 18 kiloko ingudea 91 aldiz jaso zuen. Urrutiak, berriz, 6 jasoaldi gutxiago egin zituen, 85, hain zuzen ere, eta ondorioz, bigarren sailkatu [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Aizkora, Herriak, Kirola, Leitza | Ez dago iruzkinik »

Barriolak Lau t’erdiko ligaxkako lehen puntua lortu du

2011/10/31
Nork

Larunbatean ahaztea zaila izango den partida jokatu zuten Olaizola II.ak eta Juan Martinez de Irujok, Lau t’erdiko txapelketaren ligaxkan. Irujok lortu zuen garaipena eta puntua, 22-20ko emaitzarekin. Igandean, Barriolaren eta Xalaren txanda izan zen. Bezperako partidaren ikusgarritasuna gainditzea zaila zen, baina jokoan zegoen puntuak berdin balio zuenez, emoziorik ez zen falta izan Eibarko Astelenan. Abel [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Kirola, Leitza | Ez dago iruzkinik »

Abel Barriola: «Ea ligaxkan ezustekorik ematen dudan»

2011/10/24
Nork

Abel Barriola, Oinatz Bengoetxea eta Mikel Olazabal pilotariek norgehiagokak jokatu dituzte. Lau t’erdiko Txapelketako finalerdietarako txartela lortzea zuten helburu, eta Barriolak baino ez du lortu. Bengoetxea VI.a eta Olazabal bidean geratu dira. Barriolak bere burua ez du faboritoen artean sartzen, baina ez du zalantzarik egiten: «Hurrengo partidetan dudan guztia emango dut, eta ea ezustekorik ematen [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Areso, Kirola, Leitza, Pilota | Ez dago iruzkinik »

Barriola eta Bengoetxea VI.a «ilusio handiz» lau t’erdikoan aurrera egiteko

2011/10/20
Nork

Lau t’erdiko txapelketa mailarik gorenera ari da iristen pixkanaka. Hirugarren final-laurdenak jokatuko dituzte asteburu honetan, eta bertan erabakita geratuko da finalerdietako ligaxkan ariko diren pilotarien zerrenda. Horien artean egon daitezke bi leitzar, Abel Barriola eta Oinatz Bengoetxea. Lehenak bihar du partida, Julen Retegiren aurka, 22:15ean Beasaingo pilotalekuan. Partida honekin ekingo dio leitzarrak lau t’erdikoari, izan [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Kirola, Leitza, Pilota | Ez dago iruzkinik »

Josetxo Urrutiak aurkaria bilatu du

2011/10/17
Nork
Josetxo Urrutiak aurkaria bilatu du

Josetxo Urrutia leitzarraren desafioari Urtzi Telleria urnietarrak erantzun dio. Proba prestatzeko denbora nahikoa ez dutela eta, desafioa 2012. urtera atzeratu zuten. Ostiralean, Tolosako Kantabrikoa tabernan 19:00etan zen hitzordua, eta leitzarra puntual iritsi zen bertara bere laguntzaileekin. Aurkaria ordea, 20:30ak aldera iritsi zen. Ez zuten lortu adostasunera iristerik, desafioa lotu gabe utzi zuten.   Josetxo Urrutia [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Harri-jasotzea, Kirola, Leitza | Ez dago iruzkinik »

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Estitxu Zabala-(e)k beste sarrera bat idatzi du “Musika dantzagarria eta alaia” osatu du gunean   duela 21 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaJimmy Bidaurreta musikari donostiarrak ‘Dantza Baltza’ bildumako laugarren diskoa kaleratu du Dantza Baltza  disko bildumako laugarren lana kaleratu du Jimmy Bidaurreta musikariak (Donostia, 1971), Jimmy Bidaurreta Meets Viorica izenpean . Aurreko hiru lanek bezalaxe, Gaztelupeko Hotsak disko etxearen zigilua du honek ere. Azken batean, musika traidizionala egungo soinuetara moldatuta eskaini du Bidaurretak Dantza Baltza bildumaren bidez. Gaztelupeko Hotsakeko Joxe [...]


  • Maitane Aldanondo-(e)k beste sarrera bat idatzi du InterRedek jolas kooperatiboei buruzko tailerra egingo du asteburuan gunean   duela 45 minutu · Ikusi

    Hezkuntza eta generoa lantzen dituen InteRed Gobernuz Kanpoko Erakundeak Inklusioa eta jolas kooperatiboak tailerra antolatu du astebururako. Erakundeak Bengoetxea kalean duen egoitzan egingo dute ekimena, eta honen dinamizatzailea, Pascal Deru aditu belgikarra izango da. Saioak larunbatean, 10:00etatik 19:30era bitartean; eta igandean, 10:00etatik 14:00etara egingo dituzte. Lantegia hezitzaile, animatzaile eta jolas kooperatiboak interesatzen zaizkion eta jolasteko


  • Maitane Aldanondo-(e)k beste sarrera bat idatzi du Kalean ibiltzea ez zaie erraza egiten gunean   duela 45 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaUrtero bezala, ikasleek elbarrien errealitatearen kontzientzia har dezaten, lehiaketa antolatu du ONCEk. San Patricio ikastetxeko haurrek parte hartu dute ekimenean, euren auzoetako irisgarritasun arazoak aztertuz. ONCEk eta bere Fundazioak 28. eskola lehiaketa antolatu dute. Zure auzoa irisgarriago egin ezazu lelopean, Derrigorrezko Lehen eta Bigarren Hezkuntzako nahiz Hezkuntza Bereziko ikasleek euren inguruan dauden guneak aztertu behar [...]


  • Xabier Etxabe-(e)k beste sarrera bat idatzi du Neguko Aterpeko zerbitzua urte osoan eskaintzea aztertzen ari da udal gobernua gunean   duela 48 minutu · Ikusi

    Loiolako Erriberan ongizate zentro bat zabaldu eta Zuhaiztiko kiroldegian dagoena handitu nahi dute  Erakundeek gizartean ahulenak direnen ondoan egon behar dutela eta Ongizate Sailak krisiaren ondorioak pairatzen dituztenen beharrei erantzun behar diela nabarmendu du Jon Albizu Ongizate zinegotziak. Hori dela eta, aurten eta ondorengo urteetan orain arte eskaini diren zerbitzuak mantentzea izango dute helburu. Behar [...]


  • Estitxu Zabala-(e)k beste sarrera bat idatzi du La Oreja de Van Goghek 150.000 euro jasoko ditu Euskadiren izena zabaltzeagatik gunean   duela 48 minutu · Ikusi

    Donostiako musika taldeak hitzarmen bat sinatu berri du Eusko Jaurlaritzaren Turismo Sailarekin La Oreja de Van Gogh musika talde donostiarrak 150.000 euro jasoko ditu Euskadiren sustapena egiteagatik. Izan ere, musika taldeak Eusko Jaurlaritzaren Turismo Sailarekin hitzarmen bat sinatu berri du, taldeak Euskal Autonomi Erkidegoaren publizitatea egin dezan. Hala, taldeak Euskadiren izena zabaldu beharko du, bere disko [...]