Binakako Pilota Txapelketaren ligaxkaren azken jardunaldia jokatuko dute asteburu honetan. Bi leitzarrek egin dezakete aurrera eta finalerdietan sartu. Barriola dagoeneko sailkatu da eta Oinatz Bengoetxeak aukera asko ditu finalerdietan izateko. Sailkapeneko hirugarren postuan daude Bengoetxea eta Ruiz, sei garaipen eta bi porrotekin. Irabaztearekin nahikoa dute finalerdietara iristeko. Partida galduz gero, beste neurketen emaitzak begiratu beharko [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Abel Barriola, Binakako Txapelketa, leitza, Oinatz Bengoetxea, pilota
Bidalita Kirola, Leitza | Ez dago iruzkinik »
Mikel Olazabalek ezinen du jokatu, gaur Urnietan jokatu behar zuen partida. Ladis Galarzarekin batera, Rico eta Argoteren aurka jokatu behar zuen, baina eskuko mina dela eta ezin izanen du jokatu. Idoate ariko da bere ordez. Aresoarrak lehengo igandean jada eskuko mina sentitu zuen, eta asteazkenean proba bat egin zuen arren ez dago jokatzeko moduan.
Irakurri gehiago
Etiketak:areso, kirola, olazabal, pilota
Bidalita Areso, Kirola | Ez dago iruzkinik »
Iñaki eta Inaxio Perurena Harri-jasotzaileak Joan den astean estreinatu zuten Donostian Perurena dokumentala. Larunbat honetan ETB1en iksui ahal izango da. Dokumentalean ez da harri-jasotzeari buruz bakarrik hitz egiten, bertan aita eta seme baten erlazioa azalzen da. Eta baita Inaxiok Iñaki Perurenaren semea izateagatik jasotako etengabeko konparaketa ere. Bi protagonistak gustura daude azken emaitzarekin. Zer moduzkoa izan zen dokumentalaren estreinaldia? Iñaki : Nahiko [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:dokumentala, kirola, kultura, leitza
Bidalita Kirola, Kultura, Leitza | Ez dago iruzkinik »
2003. urtean Euskadiko Sei Orduetan Iñaki Perurenak marka hausteko azken ahalegina egin zuen. Baita lortu ere. 1.700 aldiz altxa zuen 100 kiloko harria. Bere semeak, Inaxiok, lehen ahalegina egin zuen Anoetan. Berak, ordea, ez zuen lortu. Orduantxe hasi zen atzo iluntzean Donostiako Antzoki Zaharrean estreinatu zen Perurena dokumentala. Dokumentalean gai garrantzitsua da abizenaren zamarena. Inaxio lehen [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:dokumentala, harri jasotzaileak, leitza, perurena
Bidalita Kirola, Kultura, Leitza | Ez dago iruzkinik »
Finalerdietara pasatzea zegoen jokoan eta Jon Rekondo leitzarra eta bere bikote Arria V. a bigarren geratu ziren Elgoibarren jokatutako final laurdenetan. Azurmendik eta Atutxak lortu zuten txartela, beste bi bikoteei alde nabarmena atereaz. Faboritoak ziren eta aurreikuspenak bete zituzten bi aizkolariek. Lanak 21 minutu eta 54 segundotan bukatu zituzten Azurmendik eta Atutxak. Rekondo eta Arria [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:aizkora, Eneko Saralegi, Jon Rekondo, kirola, leitza
Bidalita Aizkora, Kirola, Leitza | Ez dago iruzkinik »
Ostegunean hasi eta larunbata bitarte, Trepalari Euskal Herriko Arbolazaintzaren Elkarteak antolatuta, Antzinako teknikak erabiltzen dituzten Moarratzaileen Nazioarteko I. Jardunaldia ospatuko dute Leitzan. Jardunaldiak ilargiaren zikloak errespetatuz antolatu dituzte, eta horrexegatik izango dira otsailaren 3tik 5era. Lekuari dagokionez, Leitza izango da gune nagusia, baina eguraldia dela medio zailtasunen bat sortuko balitz, Araba eta Gipuzkoako beste leku [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Aizkora, Ekitaldiak, Hitzaldiak, Ikastaroak, Leitza | Ez dago iruzkinik »
Leitzako Amazabal pilotalekuan aizkora jaialdia ospatu zen herenegun. Hiru mailatako lehiak jokatu ziren bertan. Urrezko Mailan, Donato Larretxeak eta Oihan Larretxeak finalerdietarako txartela lortu zuten. Juan Jose Lopez Azpilikuetari eta Ander Erasuni ia minutu bateko aldea atera zien. Azken hauek, oraindik finalerdietara sartzeko aukera dute. Horretarako, Azurmendi-Atutxa II.a eta Arria V.a-Rekondo izango dituzte aurkari. Zilarrezko [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Kirola, Leitza | Ez dago iruzkinik »
Eusko Label Binakako Aizkora Txapelketa aurrera doa. Saioetako bat, igandean Leitzan izango da 12:00etatik aurrera Amazabal pilotalekuan. Urrezko, zilarrezko eta gazteen mailako kanporaketak jokatuko dira. Urrezkoen mailan, Larretxea aita-semeak, Juan Joxe Lopez Azpilikueta eta Ander Erasunen aurka ariko dira. Bikote irabazlea zuzenean pasako da finalerdietara eta besteak ere aukera izan dezake. Zilarrezkoen mailan berriz, Arkaitz [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Aizkora, Kirola, Leitza | Ez dago iruzkinik »
Mendibil mendi elkarteak asteburu-pasa antolatu du. Mendiko eskia egitera joango dira larunbatean, hilak 29, eta igandean, hilak 30. Irteera larunbatean 06:30ean izango da Leitzatik. Portaleten zeharkaldia egingo dute, bost orduz. Afaria eta gaua Candanchuko El Aguila aterpean egingo dute. Igandean, gosaldu ondoren, Astunen zeharkaldia egingo dute beste bost orduz. Leitzara itzulera 18:00ak inguruan izango da. [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:leitza, Mendibil mendi elkartea, mendiko eskia
Bidalita Aisia, Kirola | Ez dago iruzkinik »
Binakako Pilota Txapelketaren hirugarren jardunaldia asteartean amaitu zen. Bertan Leitzako bi pilotarik hartu zuten parte, Mungian hain zuzen ere. Bigarren mailan, Jon Jaunarenak Beroizekin osatu zuen bikotea eta profesional bezala lehen garaipena lortu zuen, 22-7ko emaitzarekin Urrutikoetxea eta Iza gaindituz. Ondoren, Abel Barriolaren txanda iritsi zen. Lehen mailako partidan Xala-Barriolak 22-12 irabazi zieten Berasaluze VIII-Apraizi. [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Kirola, Leitza | Ez dago iruzkinik »