Kultura

Saioa irabazi arren Leitza ta leitzatarrak taldea txapelketatik at gelditu da

Bardoak 2012 Nafarroako taldekako bertsolari txapelketaren lehen fasea Leitzako talde bakarrak lortu du gainditzea. Leitza ta leitzarrak herenegun txapelketatik at gelditu ziren, nahiz eta Aurrera elkartean jokatu zen saioa irabazi. Joxema Leitza, Josu Luis Barberia Zili, eta Iñigo Sagastibeltza aritu ziren bertsotan etxekoen partetik, eta Jituk taldea ordezkatuz, Egoitz Gorosterrazu, Ander Fuentes Itturri, eta Maialen [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Kultura, Leitza, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

«Lasarte bertsolaritzaren zutabe bat da»

2012/02/14
Nork
«Lasarte bertsolaritzaren zutabe bat da»

Atzo eman zioten azken agurra Leitzan jaio zen Manuel Lasarte bertsolariari. Aretxabaletan hil zen, igandean, 84 urte zituela eta Orion lurperatu dute. Leitzako Aurrera elkartean egindako Bardoak Txapelketaren saioaren ondoren jakin zuten hainbat bertsozalek Manuel Lasarte hil zela. Horietako bat izan zen Migel Mari Elosegi Luze bertsolaria: «Lasarte bertsolaritzaren zutabe bat da. Bertsolari oso ona [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Kultura, Leitza, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Leitzaundi taldeak aurrera egin du txapelketan

Leitzaundi taldeak aurrera egin du txapelketan

Bardoak 2012 bertso txapelketa abian jarri da Leitzako bi taldeentzako. Horietako batek, Leitzaundik, hasiera ona izan du eta dagoeneko sailkatu da hurrengo faserako, jokatutako bi saioak irabazi baititu. Leitza ta leitzarrak taldeak ez zuen punturik lortu Barañainen, eta beste aukera bat izango du etxean, ostiral honetan. Migel Mari Elosegi Luze, Iñigo Ibarra eta Iñigo Sagastibeltza [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Kultura, Leitza | Ez dago iruzkinik »

“Lasarte bertsolaritzaren zutabe bat da”

2012/02/13
Nork

Leitzako Aurrera elkartean egindako Bardoak Txapelketaren saioaren ondoren jakin zuten hainbat bertsozalek Manuel Lasarte hil zela. Horietako bat izan zen Migel Mari Elosegi ‘Luze’ bertsolaria: “Lasarte bertsolaritzaren zutabe bat da. Bertsolari oso ona zen. Zuzentasunari eta errimari begiratuz gero, fenomenoa zen”. Pertsona “apala eta gozoa” zela esan du Elosegik. “Umore erregistroa bazuen, baina seriotik, arrazoiak [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Kultura, Leitza | Ez dago iruzkinik »

Ekitaldi ugariz gozatzeko aukera, Atekabeltzen otsailean

Ekitaldiz betea izango da otsaila Leitzako Atekabeltz gaztetxean. Batetik, hilaren 10ean, herritarra den Urko Arozenak Entrenamendu mentala jendaurreko saioak prestatzerakoan saio praktikoa eskainiko du. 19:00etan izango da, eta nahi duen orok parte hartu ahalko du. Bestalde, hilaren 16an, Argia emanaldien bigarrena izango da. Lucio igeltsero eta anarkista nafarrari buruzko dokumenatala izango da ikusgai. 17an, berriz,  [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Herriak, Kultura, Leitza, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Patziku Perurenak irabazi du Larramendi Ikerketa Saria

2012/02/03
Nork
Patziku Perurenak irabazi du Larramendi Ikerketa Saria

Leitzan bizi den Patziku Perurena idazle goizuetarrak irabazi du Manuel Larramendi Kutur Bazkunak antolatutao Ikerketa Saria. Lehen aldiz antolatu dute lehiaketa, eta Perurenak 6.000 euro jasoko ditu horrela ikerketa egitasmoa burutu ahal izateko. Goizuetarrak  Unaia galdu eta Artzaia ugaldu (1780-1810)  izeneko egitasmoarengatik eskuratu du saria. Hain zuzen ere, proposatu duen ikerkizunaren jatortasunagatik, bere baitako erronkagatik, agirien iturri historiografikoak aberastuko dituen ereduzko landa-lana [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Gizartea, Kultura, Leitza | Ez dago iruzkinik »

‘Nader y Simin. Una separacion’ filma ikusgai

2012/01/26
Nork

Ihoteetako atsedenaren ostean, zinema saioa izango da asteburu honetan. Asghar Farhadiren Nader y Simin. Una Separacion film irandarra emango dute, ostiralean 22:30ean, eta igandean, 19:30ean.

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Ekitaldiak, Herriak, Kultura, Leitza, Paperekoa, Zinema | Ez dago iruzkinik »

Ihoteak amaitzeko atsaureak plazan elkartu dira

2012/01/24
Nork
Ihoteak amaitzeko atsaureak plazan elkartu dira

  Antzina Ihoteetan egin ohi zuten moduan, herritar ugari irten da kalera atsauretuta. Zein baino zein bereziagoak, ikusmin handia sortu dute mozorro ikusgarri hauek. Ezin, bada, festa modu egokiagoan bukatu, Leitzako Ihoteen berezitasunak jarri dio aurtengoari puntua. Ederki landutako mozorroa soinean jarri eta erakusteko unea iritsi da azkenean. Zaku zaharrak, arropa edo soineko koloretsuak, ardi [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, jaiak, Kultura, Leitza | Ez dago iruzkinik »

‘Bertsolari’ filma emango dute Leitzako zineman, etzi

2012/01/11
Nork

Eguberrietako geldialdiaren ostean, asteburu honetan hasiko dira berriro ere zine emanaldiak Leitzako zineman. Hala, asteburu honetarako aukeratu duten filma Bertsolari izango da. Etzi, ostirala, 22:30ean izango da ikusgai, eta igandean, berriz, 19:30ean emango dute. Asier Altuna zuzendariaren bertsolaritzari buruzko filma ikusi nahi dutenek 6 euro ordaindu beharko dute sarreragatik.

Irakurri gehiago

Bidalita Ekitaldiak, Herriak, Kultura, Leitza, Paperekoa, Zinema | Ez dago iruzkinik »

‘Miru, aintzirako sorgina’ ipuina, Torrea tabernan

2012/01/04
Nork

Gaur, hilak 4, Leitzako Torrea tabernan ipuin kontalaria izango da etxeko gaztetxoenentzat. 17:00etan hasiko da saioa, eta Miru, aintzirako sorgina izeneko ipuina kontatuko dute. Antolatzaileen arabera, istorioa 2 eta 10 urteko haurrei zuzendua dago, eta puntual hasiko denez garaiz gerturatzeko deia luzatu dute.

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Aisia, Kultura, Leitza, Nabarmenak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Ordiziako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Bittor Alkiza eta Iban Mayo Ordizian izango dira bihar gunean   duela 32 segundo · Ikusi

    Koadro txikia Emaneurre Realaren lagunarteak antolatutako II. Asteburu Kulturala bihar hasiko da Garagardo dastaketarekin, baina egitarauaren barruko ekitaldirik nabarmenena bihar izango da. Bittor Alkiza futbolari ohi eta Realeko harrobiaren zuzendaria, eta Iban Mayo txirrindulari izandakoa mahaiaren bueltan elkartuko dituzte Emaneurrekoek. Kirola, jolasetik profesionaltasunera gaiaren bueltan ariko dira hizketan bi kirolariak. Mahai-ingurua Barrenan izango da, 19:00etan hasita. Emaneurreren [...]


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Sexualitaz arituko dira Oripaviren hitzaldian gunean   duela 33 segundo · Ikusi

    Legazpiko Oripavi elkarteak antolatuta, Sexualitatea eta bizia maitatzea 2 lelopean hitzaldia izango da gaur. Ainhoa Iturbe aditua arituko da hizlari lanetan, Gurasoen Gainbegiratze programaren barruan antolatutako ekimen honetan. Hitzaldia kultur etxeko areto nagusian izango da, 18:00etatik aurrera.


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Zaborraren gaia mintzagai gaur, Legazpiko Tokiko Agenda 21eko Foroan gunean   duela 37 segundo · Ikusi

    Legazpiko Tokiko Agenda 21eko Foroaren bilera berri bat izango da gaur. Urteko bigarrena da eta zaborra izango da eztabaidatuko duten gaia, Legazpin zenbat zabor sortzen den eta zenbat birziklatzen den galderei erantzuteko, besteak beste. Bilerari 18:30ean emango diote hasiera eta 20:00ak bitartean luzatuko da. Ohi bezala Legazpiko udaleko batzar aretoan bilduko dira eta deialdia herritar


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Ostalariei bazkide izateko gonbitea egin die Bi-Tartean merkatarien elkarteak gunean   duela 46 segundo · Ikusi

    Koadro txikiaUrretxuko eta Zumarragako Bi-tartean merkatarien elkarteak 2012 urterako dituen kanpaina eta proiektuen berri emateko bilera egin du bazkideen artean. Bileran bertan, elkarte bateko bazkide izateak dituen onurak zeintzuk diren aipatu dute eta bide batez, bi herrietako ostalariei elkartera gerturatzeko gonbitea luzatu diete. Aitziber Santakutzek, Urola Garaiko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoko arduradunak bileran azaldu zuenez, «une honetan [...]


  • Ordiziako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Espeziak, landare jangarri horiek gunean   duela 46 segundo · Ikusi

    Banan-banan aipatzen hastekotan lerro asko beharko lirateke, postuz postu lore aukera handia baitago. Zaldibiako Azanza loretegiko Iñakik edergarri gisa erabili ohi ditugunaz gain, belar jangarrietan edo espezietan zer erakutsia badu. Erromeroa, xarpota (tomilloa), oreganoa, menta, kanonigoak, rukulak… Denak ekologikoak eta 2,5 euroan salgai bakoitza: «Landarea bera ez da azken urteetan garestitu, baina garraioa asko», nabarmendu