Kultura

Leitza kultur ekitaldiz beteko da XXXIV. Kultur Aroa dela eta

2011/05/18
Nork
Leitza kultur ekitaldiz beteko da XXXIV. Kultur Aroa dela eta

Abian da Leitzako XXXIV. Kultur Aroa. Atzo hasi zen eta ekainaren 11n amaituko da. Teresa Martinezen hitzaldia izan zen Kultur Aroari hasiera eman zion ekitaldia. Atzo iluntzean gazteriak aisialdian duen jarrerari buruz hitz egin zuen. Gaur, Mikel Gasterisen txanda izango da. Segurtasunaren garrantzia interneten hitzaldia emanen du, 19:00etan, liburutegian. Datozen bi asteetan kultur ekitaldiz beteko [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Ekitaldiak, Kultura, Leitza | Ez dago iruzkinik »

Aralar Musika Eskolako matrikulazio epea zabalik

2011/05/12
Nork

Aralar Musika Eskolak matrikulazio epea zabalduko du hilaren 16tik ekainaren 3ra arte. Izena eman ahal izango du 4 urtetik gorako edozein pertsonek, baita helduek ere. 7 urtetik gorakoek musika tresna bat jotzeko aukera ere izango dute. Izena udaletxean eman behar da. Informazio gehiago 948 504489 telefono zenbakian, edo www.aralar. org helbidean.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Ekitaldiak, Kultura, Leitza | Ez dago iruzkinik »

Perkusio tailerraren bigarren saioa

2011/05/12
Nork

Perkusio tailerraren bigarren saioa izango da, larunbatean, 17:00etan Atekabeltz gaztetxean. Azken entsegu eguna hilaren 20an izango da, 18:30ean leku berean.

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Ekitaldiak, Kultura, Leitza, Musika | Ez dago iruzkinik »

Perurenak jasoko du Manuel Irujo saria

2011/05/06
Nork

Lizarrako Irujo Etxea elkarteak Iñaki Perurenari emango dio  Manuel Irujo saria. Irujo etxea Lizarran Euskal Kultura bultzatuz eta zabalduz lan egiten duen elkartea da. Perurenak euskararen eta euskal kulturaren alde erakutsitako konpromisoa saritu nahi dute.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Euskara, Kultura, Leitza | Ez dago iruzkinik »

‘Agur Manhatan!’ antzezlana eskainiko du Xagu taldeak

2011/05/05
Nork
‘Agur Manhatan!’ antzezlana eskainiko du Xagu taldeak

Bihar Agur Manhatan! antzezlana eskainiko dute Leitzako Xagu Antzerki Taldeko kideek, Leitzako zineman. Emanaldia 20:00etan izango  da. Juani Barriola, Miel Mari Elosegi ‘Luze’ eta Sergio Merino herritarrak ariko dira antzezle lanetan. Bertan Muñagorri doktorearen eta bere bezero xelebreen istorioen berri emango digute. Estresa dela eta sortzen diren egoera xelebreen inguruan hitz egingo dute. Arrazoi hau [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Antzerkia, Ekitaldiak, Kultura, Leitza | Ez dago iruzkinik »

Satur Eletako finalean hiru leitzar sarituak izan dira

2011/04/19
Nork

Satur Eleta VI. musika lehiaketako finala izan zen, larunbatean. Bertan Leire Retegi, txistularia, 8-9 urteko bakarlarien artean 2. gelditu zen. Beñat Altzelai, saxofoilaria, 1.goa izan zen 10-12 urteko bakarlarien artean. Leire Erbiti, piano jolea, 1.goa izan zen 13-15 urteko bakarlarien artean.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Kultura, Leihaketak, Leitza, Musika | Ez dago iruzkinik »

Eskura daude 1917tik aurrerako pestetako programak

2011/04/13
Nork

Leitzarrek herriko pestetako programa guztiak eskuragarri dituzte hemendik aurrera www.leitzakultura.net web orrian. Oraingoz pestetako programarik zaharrena 1917koa da, berriena, aldiz, 2009koa. Gerra zibila baino lehenagoko pestetako programak ere lortu dituzte, eta web orrian daude ikusgai. 1940tik aurrera urte guztietako programak daude. Gerra aurrekoei dagokienez, urte hauetako programak ikus daitezke: 1917, 1927, 1930-34. Benetan bitxia da ia [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Gizartea, Kultura, Leitza | Ez dago iruzkinik »

Aresoarrek herritarrek egindako aldizkaria izanen dute laster

2011/03/17
Nork

Aresok aurten bere aldizkaria izanen du. Aresoko Udalak eta Euskara Zerbitzuak proposatuta, aurten aldizkari bat egiteko asmoa dute herritarrek. Areso eta aresoarrak izanen dira aldizkariko protagonistak. Horretarako, lantaldetxo bat osatuko dute. Lana denen artean banatuko dutelarik. Proiektu hau irekia izanen da, eta herritar guztiak parte hartzera gonbidatu nahi dituzte. Aldizkaria egiten hasi ahal izateko, hilaren [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Areso, Kultura | Ez dago iruzkinik »

‘Luze’ eta ‘Zili’ azken laurdenetako puntuazioen zain daude

2011/02/21
Nork

Larunbatean abiatu zen aurtengo Nafarroako Bertsolari Txapelketa Tafallan, eta bertan izan ziren Miel Mari Elosegi ‘Luze’ eta Jose Luis Barberia ‘Zili’ leitzarrak. Giro ederra izan zen, 120 lagunek ikusi baitzuten maila ona eman zuen saioa. Sei bertsolari aritu ziren oholtza gainean.  Saioaren amaieran Xabier Terreros lesakarrak bildu zituen puntu gehien, zehazki 313 puntu. Bigarren postua, [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , ,
Bidalita Kultura, Leitza | Ez dago iruzkinik »

«Dokumentala ez da harri-jasotzeari buruzkoa bakarrik, askoz gehiago da»

2011/02/16
Nork
«Dokumentala ez da harri-jasotzeari buruzkoa bakarrik, askoz gehiago da»

Iñaki eta Inaxio Perurena Harri-jasotzaileak Joan den astean estreinatu zuten Donostian Perurena dokumentala. Larunbat honetan ETB1en iksui ahal izango da. Dokumentalean ez da harri-jasotzeari buruz bakarrik hitz egiten, bertan aita eta seme baten erlazioa azalzen da. Eta baita Inaxiok Iñaki Perurenaren semea izateagatik jasotako etengabeko konparaketa ere. Bi protagonistak gustura daude azken emaitzarekin. Zer moduzkoa izan zen dokumentalaren estreinaldia? Iñaki : Nahiko [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Kirola, Kultura, Leitza | Ez dago iruzkinik »

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Espainiako Auzitegi Nazionalean eginiko bost auzi saioetan ez da frogatu hamahiru auzipetuen eta ETAren arteko loturarik zegoenik. Hala uste du, behintzat, hamahiru auzipetuen defentsak. Frogatuta geratu den egitate bakarra izan da auzipetuen lan politikoari «jazarri» dietela. Hala salatu du Jone Goirizelaia abokatuak. «Akusazioak erabili duen arrazoibideari jarraituz, ehunka euskal herritar egon beharko lirateke hemen eserita»,


  • boga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Gizako piramideak hiru dimentsiotan, etxetik mugitu gabe gunean   duela 5 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaEdozein arrazoigatik bidaiatu ezin dutenek, euren ametsetako tokiak bisitatzeko gero eta aukera gehiago dituzte sarean. Azkeneko halako erremintetako bat Dassault Systemes Frantziako enpresak, Bostongo (AEB) Arte Ederretako museoaren laguntzarekin egin du. Interesa dutenek, Egiptoko Giza eremuko piramideak bisita ditzakete (giza3d.3ds.com/#discover). Enpresaren arabera, nahikoa da ordenagailu arrunta izatea, baina beharrezkoa da 3D monitorea.


  • Amaia Ventas-(e)k beste sarrera bat idatzi du EAJko ordezkariek Bilduk atez atekoa ezarriko duen argitzeko eskatu dute gunean   duela 12 minutu · Ikusi

    Koadro txikia EAJko kostako ordezkariek Getarian, Orion, Zarautzen eta Zumaian Bilduk atez atekoa ezarriko duen ala ez argitzeko eskatu dute. Aian ez dutela jarriko aurreratu du Aiako alkate Igor Iturainek (EAJ). Pasa den astean, aipatu herrietako alkateek (Bildu) eta Urola Kostako Udal Elkarteko lehendakari Amaia Guruzetak (Bildu) birziklatzearen alde lanean jarraitzeko konpromisoa hartu zuten, agerraldi publiko [...]


  • Koadro txikiaHerrira presoen eta iheslarien eskubideen aldeko mugimenduak deituta, Goazen Plazara ekimena egingo dute bihar Euskal Herriko nahiz Oarso Bidasoko herrietan. Horren harira, Pasaiako Udaleko 25 langilek bat egin zuten atzo ekimenarekin, eta udaletxe aurrean egindako elkarretaratzean herritarrei batzeko eskatu zieten. Bestalde, Oarso Bidasoko LABek ere bat egin du biharko ekimen erraldoiarekin. Sindikatuak eskualdeko langileei ekimenean [...]


  • boga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Manuela (Iritzia: Oihana Etxebarrieta) gunean   duela 20 minutu · Ikusi

    Manuela 33 urteko emakumea da, El Salvadorrekoa. Bere hirugarren semeaz haurdun zegoelarik, haren sendiak ospitalera eraman behar izan zuen baginako odol-isurketa gogor bat sufritu ondoren, konorterik gabe. Ospitalean, bertako langileek abortu probokatua izan balu bezala tratatu zuten Manuela hasieratik, bere buruari hori egin izan balio bezala. Ospitalera sartu bezain pronto, medikuek Manuela salatu egin zuten