Paperekoa

Saioa irabazi arren Leitza ta leitzatarrak taldea txapelketatik at gelditu da

Bardoak 2012 Nafarroako taldekako bertsolari txapelketaren lehen fasea Leitzako talde bakarrak lortu du gainditzea. Leitza ta leitzarrak herenegun txapelketatik at gelditu ziren, nahiz eta Aurrera elkartean jokatu zen saioa irabazi. Joxema Leitza, Josu Luis Barberia Zili, eta Iñigo Sagastibeltza aritu ziren bertsotan etxekoen partetik, eta Jituk taldea ordezkatuz, Egoitz Gorosterrazu, Ander Fuentes Itturri, eta Maialen [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Kultura, Leitza, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

«Lasarte bertsolaritzaren zutabe bat da»

2012/02/14
Nork
«Lasarte bertsolaritzaren zutabe bat da»

Atzo eman zioten azken agurra Leitzan jaio zen Manuel Lasarte bertsolariari. Aretxabaletan hil zen, igandean, 84 urte zituela eta Orion lurperatu dute. Leitzako Aurrera elkartean egindako Bardoak Txapelketaren saioaren ondoren jakin zuten hainbat bertsozalek Manuel Lasarte hil zela. Horietako bat izan zen Migel Mari Elosegi Luze bertsolaria: «Lasarte bertsolaritzaren zutabe bat da. Bertsolari oso ona [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Kultura, Leitza, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Patziku Perurena: «Metodoa zertarako da arrazionalismo guztia hankaz gora dagoenean»

Andoaingo Manuel Larramendi Kultur Bazkunak 6000 euroko saria eman dio Leitzan bizi den Patziku Perurenari (Goizueta, 1959). Honek orain, urtebeteko epean, ikerketa lan bat egin beharko du. Gaia: Unaia galdu eta Artzaia ugaldu (1780-1810). Sari banaketa ekitaldia gaur 19:00etan egingo dute Larramendi Bazkunaren egoitza berrian. Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza egunkariari ikerketaren nondik norakoak kontatu dizkio [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Leitza, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Leitzarren txanda da Bardoak bertsolari txapelketan

2012/02/08
Nork

Asteburu honetan izango da leitzarren txanda Nafarroako Bardoak taldekako txapelketan. Txanda bikoitza da gainera; leitzarren taldeek saioa dituzte, eta horietako bat, Leitzan bertan da, eta beraz, Leitzaundik izan du saioa antolatzeko ardura. Izan ere, Bertsozale Elkarteak lehiaketa antolatzerakoan zenbait arau jarri zituen, tartean, talde bakoitzak etxeko saioa antolatzeko ardura izango zuela. Lehen saioa ostiralean izango [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Leitza, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Ekitaldi ugariz gozatzeko aukera, Atekabeltzen otsailean

Ekitaldiz betea izango da otsaila Leitzako Atekabeltz gaztetxean. Batetik, hilaren 10ean, herritarra den Urko Arozenak Entrenamendu mentala jendaurreko saioak prestatzerakoan saio praktikoa eskainiko du. 19:00etan izango da, eta nahi duen orok parte hartu ahalko du. Bestalde, hilaren 16an, Argia emanaldien bigarrena izango da. Lucio igeltsero eta anarkista nafarrari buruzko dokumenatala izango da ikusgai. 17an, berriz,  [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Herriak, Kultura, Leitza, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Hamar urte eta gero topaketa feministak hartuko ditu Leitzak

Hamar urte eta gero topaketa feministak hartuko ditu Leitzak

Duela hamar urte Leitzak hartu zituen estreinako topaketak, artean Euskal Herriko Bilgune Feminista sortu gabe zelarik. Hamarkada igaro ostean, Leitzara itzuliko dira Emakume Abertzaleen Topaketak, Hamaika egiteko ari gara lelopean. «Emakumeen hausnarketarako espazioa eta etorkizuna marrazteko gunea» martxoaren 2a, 3a eta 4ean egongo da zabalik. Iragan ostiralean aurkeztu zuen Leitzaldeko Bilgune Feministak bosgarrenez egingo den [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Gizartea, Herriak, Leitza, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

‘Melancolia’ filma emango dute asteburuan Leitzako zineman

Lars Von Trier zuzendariaren Melancolia filma izango da ikusgai asteburu honetan Leitzako zineman. Etzi 22:30ean eta igandean 19:30ean botako dute, ohi bezala. Ikusle bakoitzak 6 euro ordaindu beharko ditue sarrerarengatik.

Irakurri gehiago

Bidalita Ekitaldiak, Paperekoa, Zinema | Ez dago iruzkinik »

Leitzako bi talde ariko dira Bardoak 2012 bertso lehiaketa berrian

2012/02/01
Nork
Leitzako bi talde ariko dira Bardoak 2012 bertso lehiaketa berrian

Bertsozaleari bertsolaritzaz gozatzeko aukera «berritzailea» eman asmoz antolatu du Nafarroako Bertsozale Elkarteak lehen aldiz, Bardoak txapelketa. Nafarroa mailako taldekako lehiaketa da, eta lehen saioa, bertsolarien agenda arazoak direla eta, pasa den urtarrilaren 27an egin bazuten ere, ostiralean hasiko da, hilak 3. Finala berriz, martxoaren 31n izango da, Leitzan. 17 taldek hartuko dute parte, eta guztira [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Aisia, Gizartea, Leitza, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Mozorroen festa handia

2012/01/31
Nork

Eguraldia nahiko traketsa izan arren, ia herri guztiak parte hartu zuen asteburuan Aresoko Inauterietan. Larunbatean eta igandean ekitaldi jendetsuak egin zituzten. Larunbatean, esaterako, herriko gazteak eskean aritu ziren baserriz baserri. Kuadrila ederra elkartu zen eta alaitasuna eraman zuten herriko txokoetara, ijitoz jantzitako familia handi bat irudikatuz. Ibilbidea oinez egin izan bazuten ere, gehientsuena autoz egin [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Areso, jaiak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Inauterien hurrengo geltokia, Areso

2012/01/27
Nork
Inauterien hurrengo geltokia, Areso

Leitzarrak izan dira inauteriez gozatzen lehenak, baina hurrengoek ez dute gehiegi itxaron beharrik, gaur arratsaldean hasiko baitira Aresoko inauteriak. Hiru egunez mozorro eta karrozen koloreek, musikak, dantzak, algarak eta zoramenak hartuko dute herria. San Pedro jaietan bezala, orain arte herriko gazteak elkartzen diren Lagun Artea elkarteak antolatu izan ditu inauteriak. Aurten, ordea, guraso elkarteak eta [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Areso, Gizartea, Herriak, jaiak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Berradiskidetzeari buruz hitzaldia gaur Labeagan gunean   duela 16 minutu · Ikusi

    Bizikidetasunaren berradiskidetzea izenburupean hitzaldia eskainiko du gaur Arantzazuko Baketik zentroko Jonan Fernandezek. Hitzaldia Urretxuko kristau elkarteak antolatu du, berradiskidetzea zer den argitzeko helburuarekin. Hitzaldia Labeaga aretoan izango da gaur, 19:30ean.


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Ordunteko mendizerrara irteera egingo du Goierrik gunean   duela 16 minutu · Ikusi

    Goierri kirol elkarteak Bizkaiko Ordunteko mendizerrara irteera antolatu du igande honetarako. Bertan Kolitza (874 m) mendia igoko dute, Ordunteko mendizerran barrena Garbea menditik igaro eta Balmasedan amaituko dute txangoa. Igandean, 7:00etan izango da irteera Goierriren egoitzatik bertatik.


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du ‘Mataharis’ luzemetraia zine forumean, gaur gunean   duela 16 minutu · Ikusi

    Iciar Bollainek 2007an zuzendu zuen Mataharis film luzea eskainiko du gaur zine forumean Eraldatzen elkarteak. Emanaldia 22:00etan izango da Aizpurunea kultur etxean, sarrera doakoa da eta nahi duen guztiak dago bertara gonbidatuta.


  • Koadro txikia Maria Clara de Yzaguirrek (Bartzelona, 1962) hamabost urte eman ditu Historia de la familia de Yzaguirre 1523-2011 liburua idazten. Familiaren hamalau belaunaldi harilkatu ditu egile katalanak. XVI. mendean hasi eta gaur egun arteko kontakizunean Zumarragak toki nabarmena du. Izan ere, Erdi Arotik XIX. mendera arte bertan bizi izandako sendia da. De Yzaguirre kazetaria da [...]


  • Ordiziako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Bittor Alkiza eta Iban Mayo Ordizian izango dira bihar gunean   duela 16 minutu · Ikusi

    Koadro txikia Emaneurre Realaren lagunarteak antolatutako II. Asteburu Kulturala bihar hasiko da Garagardo dastaketarekin, baina egitarauaren barruko ekitaldirik nabarmenena bihar izango da. Bittor Alkiza futbolari ohi eta Realeko harrobiaren zuzendaria, eta Iban Mayo txirrindulari izandakoa mahaiaren bueltan elkartuko dituzte Emaneurrekoek. Kirola, jolasetik profesionaltasunera gaiaren bueltan ariko dira hizketan bi kirolariak. Mahai-ingurua Barrenan izango da, 19:00etan hasita. Emaneurreren [...]