Paperekoa

Binakako Txapelketatik at geratu dira Barriola

2012/03/27
Nork

Berasaluze eta Albisuren aurkako partida galdu zuten larunbatean Abel Barriolak eta Juan Martinez Irujok. 22-12ko emaitzak ia txapelketatik at utzi zituen, herenegungo Xala-Laskurain eta Bengoetxea-Apraizen arteko partidan gertatzen zenaren menpe. Bada, Xala eta Laskurainek 22-20 irabazi ostean Binakako Txapelketan aukerarik gabe geratu dira Barriola eta Irujo.

Irakurri gehiago

Bidalita Herriak, Kirola, Leitza, Paperekoa, Pilota | Ez dago iruzkinik »

Atekarock jaialdiarekin gustura agertu dira antolatzaileak

Atekarock jaialdiarekin gustura agertu dira antolatzaileak

Atekabeltzeko elkarteak gustura zeuden larunbatean ospatu zen Atekarock jaialdiarekin, nahiz eta espero baino jende gutxiago hurbildu zen Leitzara. Jaialdia herriko kaleetan egin zuten kalejirarekin hasi zen, eta iluntzean kontzertuen txanda iritsi zen.

Irakurri gehiago

Bidalita Leitza, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Leitzako Mendibil taldeak Sartzaleta mendira irteera antolatu du

2012/03/23
Nork

Mendibil mendi taldeak mendi irteera antoaltu du datorren larunbaterako, hilaren 31rako. Lizarra inguruan kokaturiko Lokiz mendizerrako Sartzaleta (1.055m) mendia igoko dute. 08:00etan irtengo dira Oialde paretik autobusez Ganuzara iristeko. Lokizko Santiago ermitatik (942m) igaroko dira, eta Sartzaleta gailurra igoko dute. Gailurreko ikuspegiez gozatu ostean, Ganuzara (590m) itzuliko dira. Hiru ordu eta 30 minutu inguruko iraupena [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Ekitaldiak, Mendi irteera, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Leitzako Onceko saltzaileari lapurtu diote

2012/03/23
Nork

Iragan astelehenean lapurreta egin zuten Leitzan, Once loteriaren saltokian. Hain zuzen ere, bertako saltzaileari egin zioten lapurreta, etxerako bidean zela, 21:30ak inguruan. Egun horretako zozketarako bildutako dirua zeraman poltsa batean, eta poltsa hori kendu zioten burua estalita zeramaten bi pertsonek, saltzaileak salatu duenez. Diru kopurua handi zela adierazi du.

Irakurri gehiago

Bidalita Gizartea, Herriak, Leitza, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Atekabeltz proiektua sendotu asmo duen Atekarock jaialdia bigarrenez, etzi

2012/03/22
Nork

Musikaren topagune izango da Leitza etzi. Atekabeltz herriguneko elkarteek antolatuta, bigarren Atekarock jaialdia egingo dute, Atekabeltz proiektua sendotu eta zabaltzeko helburuarekin. Rock kontzertuak eta DJa izango dira kiroldegian eta rap musika, Gaztetxean. Festa nahi duenak, beraz, Leitzan ziurtaturik izango du. Jaialdi handi baten osagai guztiak ditu Atekarock-ek. Zuzeneko indartsuak, eta etenik gabeko musika goizaldera arte. [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Herriak, Kultura, Leitza, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

«Nafarroako Gobernuak ez du uholdeek kaltetutakoak laguntzeko borondaterik»

2012/03/21
Nork
«Nafarroako Gobernuak ez du uholdeek kaltetutakoak laguntzeko borondaterik»

Pasa den urteko azaroaren 5ean eta 6an izandako uholdeek kalte handiak eragin zituzten Gipuzkoan, Ipar Euskal Herrian eta Nafarroan. Azken honetan kaltetuak izan ziren bederatzi herrik Nafarroako Gobernuak eurekiko izan duen jarrera salatu dute, «ez baitu erantzunik eman kaltetuak mugitzen hasi diren arte, eta ustez onartu duten diru laguntza kalte guztiaren %18ra baino iristen ez [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Areso, Gizartea, Herriak, Leitza, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Barriolak bere esku du finalerdietarako txartela

2012/03/20
Nork

Bi leitzarren arteko partidaren ostean, Barriolak finalerdietara sartzeko aukerak mantentzen ditu, eta Bengoetxea VI.a kanpoan geratu da. Martinez Irujo eta Barriolak, Oinatz Bengoetxea eta Apraizen aurka irabazi egin zuten, eta ondorioz, gazteenak, hamahiru partidetatik sei irabazita aukerarik gabe geratu dira. Barriolak, berriz, nahiz eta ziurtatu gabe eduki, beraien esku dute txartela. Larunbatean, Labriten, Berasaluze VIII-Albisuren [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Kirola, Leitza, Paperekoa, Pilota | Ez dago iruzkinik »

Leitzarrak Bardoak txapelketako finaletik at

2012/03/20
Nork
Leitzarrak Bardoak txapelketako finaletik at

Nafarroako Bardoak taldekako txapelketaren bigarren fasea amaitu da, eta Leitzako Leitzaundi taldea ez da finalera sailkatu. Aurrera elkartean 60 bertsozale bildu ziren larunbatean Leitzaundi eta Erauntsiren saioa ikusteko. Leitzarrek irabazi zuten, baina joanekoa Erauntsiren aldekoa izan zenez, beste saio bat egin zuten berdinketa hausteko, eta Oronoz-Malerrekako taldeak irabazi zuen. hitza

Irakurri gehiago

Bidalita Bertsolaritza, Ekitaldiak, Herriak, Kultura, Leitza, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

«Tentsio handiko partida» espero dute gaur, Barriolak eta Bengoetxeak

2012/03/16
Nork

Bi leitzar pilotariren aurrez aurreko polita izango da gaur, Urdulizko (Bizkaia) pilotalekuan, 22:00etan hasiko den jaialdian. Hain zuzen ere, Barriola eta Bengoetxea ariko dira Binakako Pilota Txapelketako finalerdietarako txartela lortzeko lehian. Bengoetxea VI.a eta Apraizek osaturiko bikoteak 105,7, 104,9 eta 105,3 gramoko pilotak aukeratu zituzten herenegun, Urdulizen eginiko material aukeraketan. Euren aurkariek, hau da, Irujok [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Herriak, Kirola, Leitza, Paperekoa, Pilota | Ez dago iruzkinik »

Finalerako aukera du oraindik Leitzaundik

2012/03/13
Nork
Finalerako aukera du oraindik Leitzaundik

Bardoak 2012 bertso txapelketako finalaurreko lehen saioa egin dute Leitzaundi taldekoek Iturenen, bertako Erauntsi taldearen aurka. Saio «oso parekatua» izan dela esan du Iñigo Sagastibeltza Leitzaundi taldeko bertsolariak, baina azkenean Erauntsiko taldeak eraman zuen lehen puntua. Asteburu honetan, itzulikoa jokatzen da Leitzan, Aurrera elkartean. Bertso saioa larunbatean, hilak 17, izango da, 18 :00etan. Sagastibeltzak finalera [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Kultura, Leitza, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Espainiako Auzitegi Nazionalean eginiko bost auzi saioetan ez da frogatu hamahiru auzipetuen eta ETAren arteko loturarik zegoenik. Hala uste du, behintzat, hamahiru auzipetuen defentsak. Frogatuta geratu den egitate bakarra izan da auzipetuen lan politikoari «jazarri» dietela. Hala salatu du Jone Goirizelaia abokatuak. «Akusazioak erabili duen arrazoibideari jarraituz, ehunka euskal herritar egon beharko lirateke hemen eserita»,


  • boga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Gizako piramideak hiru dimentsiotan, etxetik mugitu gabe gunean   duela 5 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaEdozein arrazoigatik bidaiatu ezin dutenek, euren ametsetako tokiak bisitatzeko gero eta aukera gehiago dituzte sarean. Azkeneko halako erremintetako bat Dassault Systemes Frantziako enpresak, Bostongo (AEB) Arte Ederretako museoaren laguntzarekin egin du. Interesa dutenek, Egiptoko Giza eremuko piramideak bisita ditzakete (giza3d.3ds.com/#discover). Enpresaren arabera, nahikoa da ordenagailu arrunta izatea, baina beharrezkoa da 3D monitorea.


  • Amaia Ventas-(e)k beste sarrera bat idatzi du EAJko ordezkariek Bilduk atez atekoa ezarriko duen argitzeko eskatu dute gunean   duela 12 minutu · Ikusi

    Koadro txikia EAJko kostako ordezkariek Getarian, Orion, Zarautzen eta Zumaian Bilduk atez atekoa ezarriko duen ala ez argitzeko eskatu dute. Aian ez dutela jarriko aurreratu du Aiako alkate Igor Iturainek (EAJ). Pasa den astean, aipatu herrietako alkateek (Bildu) eta Urola Kostako Udal Elkarteko lehendakari Amaia Guruzetak (Bildu) birziklatzearen alde lanean jarraitzeko konpromisoa hartu zuten, agerraldi publiko [...]


  • Koadro txikiaHerrira presoen eta iheslarien eskubideen aldeko mugimenduak deituta, Goazen Plazara ekimena egingo dute bihar Euskal Herriko nahiz Oarso Bidasoko herrietan. Horren harira, Pasaiako Udaleko 25 langilek bat egin zuten atzo ekimenarekin, eta udaletxe aurrean egindako elkarretaratzean herritarrei batzeko eskatu zieten. Bestalde, Oarso Bidasoko LABek ere bat egin du biharko ekimen erraldoiarekin. Sindikatuak eskualdeko langileei ekimenean [...]


  • boga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Manuela (Iritzia: Oihana Etxebarrieta) gunean   duela 21 minutu · Ikusi

    Manuela 33 urteko emakumea da, El Salvadorrekoa. Bere hirugarren semeaz haurdun zegoelarik, haren sendiak ospitalera eraman behar izan zuen baginako odol-isurketa gogor bat sufritu ondoren, konorterik gabe. Ospitalean, bertako langileek abortu probokatua izan balu bezala tratatu zuten Manuela hasieratik, bere buruari hori egin izan balio bezala. Ospitalera sartu bezain pronto, medikuek Manuela salatu egin zuten