Politika

Jone Lozanoren atxiloketa salatzeko lanuzteak jarraipen «zabala» izan du

2011/03/24
Nork
Jone Lozanoren atxiloketa salatzeko lanuzteak jarraipen «zabala» izan du

Atzo eguerdian, Leitzako kaleetan ibili besterik ez zegoen, Jone Lozanoren atxiloketaren harira antolatutako lanuztearen eragina nabaritzeko. Jone Lozano aresoarra, astelehenean atxilotu zuen Frantziako Poliziak eta orduztik inkomunikatuta eduki ostean, gaur eramango dute Jone Lozano aresoarra Parisera, epailearen aurrera, EFE berri agentziak argitu duenez. Leitzako eta Aresoko herritarrek atxiloketaren aurrean beraien kezka agertu dute aste guztian [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Gizartea, Leitza, Politika | Ez dago iruzkinik »

Jone Lozanoren atxiloketaren harira lanuztea deitu dute Leitzan eta Areson

Atzo iluntzean Areson Herri batzarra egin zuten. Bertan, 80 lagun bildu ziren. Guardia Zibila ere agertu zen, baina elkarretaratzea debekatzera. Leku publiko bat zela eta baimenik ez zutenez, lokalen batera joateko eskatu zien herritarrei Guardia Zibilak. Azkenean, nahiz eta udaletxeko batzar aretoa obretan egon, bertara joan ziren. Bertan, Jone Lozanoren berririk gabe jarraitzen dutela azaldu [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Politika | Ez dago iruzkinik »

Jone Lozanoren atxiloketa salatzeko batzar informatiboa eta konzentrazioa

2011/03/22
Nork

Joneren Lozanoren atxiloketa salatzeko, gaur, 19:30ean udal batzarra eta batzar informatiboa izango dira. Ondoren, 20:00etan kontzentrazioa izango da, Aresoko Plazan. Horrez gain,  gaur goizean Leitzako institutuan paroa egin dute, Jone Lozano, aresoarraren atxiloketa salatzeko eta berarekiko zein familia eta lagunekiko elkartasuna adierazteko.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Areso, Ekitaldiak, Politika | Ez dago iruzkinik »

Frantziako Poliziak emakume bat atxilotu du, ustez ETAko kidea delakoan

2011/03/21
Nork

Frantziako Poliziak jakinarazi duenez, gaur goizean ETAko kide dela esan duen emakume bat atxilotu dute errepide kontrol batean, Indre-n. Poliziaren arabera, emakumea armaturik zegoen eta berarekin batera zegoen gizon batek ihes egin du. Poliziak azaldu duenez, kontrolean auto bat geratu eta barruan zihoazenak ihes egiten saiatu dira. Emakumea harrapatu dute, ordea, eta horrek Ione Lozano [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Areso, Politika | 5 Iruzkinak »

Independentista sarearen aurkezpena Leitzan

2011/03/02
Nork

Bihar, 20:00etatik 21:00etara Independentista sarearen aurkezpena egingo dute. Aurrera elkarteko goiko aretoan bilduko dira eta Floren Aoiz ere bertan izango da. Herritarrak aurkezpenera gonbidatuta daude.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Ekitaldiak, Leitza, Politika | Ez dago iruzkinik »

Leitzako ezker abertzaleak bat egin du greba orokorrarekin

2011/01/17
Nork

Ostiralean, hilaren 14an, Xabier Zabalo Leitzako alkateak prentsaurreko bat eman zuen, Patxiku Irisarri Etxalargo alkatearekin eta Josu Irazoki Berako alkatearekin batera, ezker abertzaleko alkate eta zinegotzien izenean. 2011. urteko aurrekontuen inguruan jardun zuten. Prentsaurreko honen zergatia Nafarroako Gobernuaren aurrekontuek «udaletako finantzazioan eragindako kaltea azaltzea eta salatzea» izan zen, eta aldi berean, hil honen 27an hego [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Leitza, Politika | Ez dago iruzkinik »

Wifia erabiltzeko kode berria eskuragarri

Aresoko internet erabiltzaileek Udalera jo dezakete egun hauetan kode edo IP helbide berria eskatzeko. Izan ere joan den urteko azarotik, Aresoko etxe eta baserri guztiek erabili dezakete internet, Wifi sistemari esker. Hala, joan den urteko lizentziak agortu dira, eta aurten zerbitzua jaso nahi dutenak, udaletxera hurbildu beharko dira eta kode berria eskatu. Honenbestez, egun hauetan [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Areso, Ekonomia, Herriak, Politika | Ez dago iruzkinik »

Elkartasun Eguneko afarirako txartelak salgai

2010/12/30
Nork

Elkartasun eguneko afaria urtarrilaren 5ean eskolako jantokian egingo dute. Txartelak Torrea tabernan daude salgai 25 euroren truke, eta erosteko azken eguna astelehena izango da. Afaria, 21:30ean izango da.

Irakurri gehiago

Bidalita Leitza, Politika | Ez dago iruzkinik »

Astebetez Nafarroaren Eguneko ospakizunetan murgilduko dira

2010/11/25
Nork

Abenduaren 3an, Euskal Herrian Euskararen eguna izateaz gain, lehenegotik ezagutzen da Nafarroaren eguna bezala. Xabierko Frantziskoren eguna delako, nafarrek, egun hori jai izaten dute. Leitzako Udalak eta Leitzako Kultur Taldeak, Nafarroaren eguna ospatzeko ekitaldi ezberdinak antolatu dituzte. Bihartik aurrera eta abenduaren 5a bitarte, udaletxeko batzar aretoan erakusketa egongo da. Bertan, Nafarroa, Euskal Estatua, panelak, materiala,… [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Leitza, Politika | Ez dago iruzkinik »

Telebistaren auziaz

2010/11/11
Nork

Telebista kate desberdinak ikusi ahal izateko Leitzan dauden zailtasunak direla-eta herritarren kexuak geroz eta ugariagoak dira, bereziki azken aldian, herriko pilotariak protagonista diren txapelketen igorpenak jasotzeko dagoen ezintasunagatik.. Honen aurrean Leitzako Udaleko Ezker Abertzaleko eta Eusko Alkartasunako zinegotziok eskaera irmoa egiten diogu ohar honen bidez  Nafarroako Gobernuari, behingoz telebisten kateen saltsa hau bidera eta konpon [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Bestelakoak, Euskara, Herriak, Kultura, Leitza, Politika | Ez dago iruzkinik »

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Espainiako Auzitegi Nazionalean eginiko bost auzi saioetan ez da frogatu hamahiru auzipetuen eta ETAren arteko loturarik zegoenik. Hala uste du, behintzat, hamahiru auzipetuen defentsak. Frogatuta geratu den egitate bakarra izan da auzipetuen lan politikoari «jazarri» dietela. Hala salatu du Jone Goirizelaia abokatuak. «Akusazioak erabili duen arrazoibideari jarraituz, ehunka euskal herritar egon beharko lirateke hemen eserita»,


  • boga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Gizako piramideak hiru dimentsiotan, etxetik mugitu gabe gunean   duela 6 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaEdozein arrazoigatik bidaiatu ezin dutenek, euren ametsetako tokiak bisitatzeko gero eta aukera gehiago dituzte sarean. Azkeneko halako erremintetako bat Dassault Systemes Frantziako enpresak, Bostongo (AEB) Arte Ederretako museoaren laguntzarekin egin du. Interesa dutenek, Egiptoko Giza eremuko piramideak bisita ditzakete (giza3d.3ds.com/#discover). Enpresaren arabera, nahikoa da ordenagailu arrunta izatea, baina beharrezkoa da 3D monitorea.


  • Amaia Ventas-(e)k beste sarrera bat idatzi du EAJko ordezkariek Bilduk atez atekoa ezarriko duen argitzeko eskatu dute gunean   duela 13 minutu · Ikusi

    Koadro txikia EAJko kostako ordezkariek Getarian, Orion, Zarautzen eta Zumaian Bilduk atez atekoa ezarriko duen ala ez argitzeko eskatu dute. Aian ez dutela jarriko aurreratu du Aiako alkate Igor Iturainek (EAJ). Pasa den astean, aipatu herrietako alkateek (Bildu) eta Urola Kostako Udal Elkarteko lehendakari Amaia Guruzetak (Bildu) birziklatzearen alde lanean jarraitzeko konpromisoa hartu zuten, agerraldi publiko [...]


  • Koadro txikia Herrira presoen eta iheslarien eskubideen aldeko mugimenduak deituta, Goazen Plazara ekimena egingo dute bihar Euskal Herriko nahiz Oarso Bidasoko herrietan. Horren harira, Pasaiako Udaleko 25 langilek bat egin zuten atzo ekimenarekin, eta udaletxe aurrean egindako elkarretaratzean herritarrei batzeko eskatu zieten. Bestalde, Oarso Bidasoko LABek ere bat egin du biharko ekimen erraldoiarekin. Sindikatuak eskualdeko langileei ekimenean [...]


  • boga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Manuela (Iritzia: Oihana Etxebarrieta) gunean   duela 21 minutu · Ikusi

    Manuela 33 urteko emakumea da, El Salvadorrekoa. Bere hirugarren semeaz haurdun zegoelarik, haren sendiak ospitalera eraman behar izan zuen baginako odol-isurketa gogor bat sufritu ondoren, konorterik gabe. Ospitalean, bertako langileek abortu probokatua izan balu bezala tratatu zuten Manuela hasieratik, bere buruari hori egin izan balio bezala. Ospitalera sartu bezain pronto, medikuek Manuela salatu egin zuten