Torrea elkarteak beste behin ere Garagardo Pesta antolatu du. Aurtengoa zortzigarrena izango da, eta gainera, berrikuntzekin dator. Izan ere, hilaren 20rako prestatutako festa honetan, afaria beharrean, bazkaria egingo dute. Ordu bietan hasiko da festa, eta bertan, nahi adina garagardo, saltxitxa eta saiheski izango da. Bazkarirako txartelak jada salgai daude, eta hauek, 26 eurotan eskuratu daitezke, [...]
Irakurri gehiagoAbel Barriola leitzarrak, Lau t’erdiko Txapelketan aurrera jarraitzen du. Atzo jokatu zuen azken partida Retegi Biren aurka eta 22 eta 14 irabaziz, finalerdietako ligaxkara sartu da. Ligaxkan, Gonzalez, Irujo eta Titin III.aren aurka jokatu beharko du. Bi urteren ostean, hutsetik hasi behar izan zuen Lau t’erdiko Txapelketa Abel Barriolak. Lehenengo partida Saralegiren aurka jokatu zuen. [...]
Irakurri gehiagoRoman Polanski zuzendariaren El escritor lana ikusgai izango da asteburu honetan, Leitzako zineman. Bihar 19:00etan izango da emanaldia. Ewan McGregor, Pierce Brosnan eta Olivia Williams dira Verlingo jaialdian zuzendari onenaren Urrezko Hartza saria irabazi zuen film honetako protagonistak.
Irakurri gehiago