2016ra arte luzatu du kontratua Abel Barriolak

Abel Barriola Leitzako pilotariak 2016. urtera arte luzatu du Aspe enpresarekin zuen kontratua. Aurtengo martxoa bitartean zuen hitzarmena sinatuta, eta “erraza izan da lan hitzarmena lotzea”, azaldu zuen. Eibarko enpresak eta 34 urteko atzelariak, azkar lortu dute adostasuna, eta pilotaria “Asperekin lortutako akordioaren ondoren, izugarri pozik nago”. Maila ona ematen ari da, eta sasoi onean [...]

Irakurri gehiago

Mikel Olazabalek eta Larrinagak 22-7 irabazi dute Beotibarren

Olazabal-Larrinaga bikoteak erraz irabazi du Bigarren mailako binakako txapelketako partida, Gorka-Arrutiren aurka. Tolosako Beotibar pilotalekuan jokatu da lehia, eta gorriek 22-7ko emaitza lortu dute.

Irakurri gehiago

Ijitoek Aresoko kaleak alaitu dituzte

2012/01/28
Nork

Aresoko Inauterietan mozorrotuen desfilea egin dute herriko kaleetatik. Ijitoz jantzi dira aurten, bai gazteak eta baita guraso eta haurrak ere, azken hauek kaldereroz apaindu direlarik. Euriak tarte bat utzi duenean, herrian gora abiatu dira, bertako etxeak alaituz. Haurrek dantzatxo bat ere egin dute.

Irakurri gehiago

Alex Mujikak irabazi du ogitarteko lehiaketa, Madrid Fusion azokan

Alex Mujikak irabazi du  ogitarteko lehiaketa, Madrid Fusion azokan

Bere ibilbidean sari berri bat gehitu du Alex Mujika sukaldari leitzarrak. Izan ere, Madrilen ospatzen den Madrid Fusion gastronomia azokan IX. Ogitartekoen Sariketako irabazlea izan da. Iruñeko Basa Kabi jatetxeko sukaldariak txangurru eta antxoen ogitartekoa aurkeztu zuen lehiaketara. 100 lagun inguru aurkeztu ziren, eta Lorenzo Diazek zuzendutako epaimahaiak Mujikaren ogitartekoari eman dio lehen saria. 3.000 [...]

Irakurri gehiago

Ihoteak amaitzeko atsaureak plazan elkartu dira

Ihoteak amaitzeko atsaureak plazan elkartu dira

  Antzina Ihoteetan egin ohi zuten moduan, herritar ugari irten da kalera atsauretuta. Zein baino zein bereziagoak, ikusmin handia sortu dute mozorro ikusgarri hauek. Ezin, bada, festa modu egokiagoan bukatu, Leitzako Ihoteen berezitasunak jarri dio aurtengoari puntua. Ederki landutako mozorroa soinean jarri eta erakusteko unea iritsi da azkenean. Zaku zaharrak, arropa edo soineko koloretsuak, ardi [...]

Irakurri gehiago

Aldaparik ez eskelarientzat

Ez eguraldi txarra, ez eta baserrietako bideetako lokatza ere, ez dira traba izan eskelarientzat. Umore onez, giro ezin hobean ari dira baserriz baserri eskean. Izan ere, ederki merezi du esfortzuak, geldialdia egiten duten baserri bakoitzean jan eta edana baitute zain. Horrela igaroko dute gaurko eguna, bi taldetan banatuta iluntzera arte antolatuta baitute ibilbidea. Talde bat [...]

Irakurri gehiago

Hasi dira Leitzako Ihoteak, eskualdeko lehenak

Gaur hasi eta asteartera bitarte Leitzan Ihoteak ospatuko dituzte. Gaur eskelariak kalean ibili dira, eta ondorengo egunetan baserrietara abiatuko dira. Aurreran indarrak biltzeko bazkari ederra egin dute.

Irakurri gehiago
Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Espainiako Auzitegi Nazionalean eginiko bost auzi saioetan ez da frogatu hamahiru auzipetuen eta ETAren arteko loturarik zegoenik. Hala uste du, behintzat, hamahiru auzipetuen defentsak. Frogatuta geratu den egitate bakarra izan da auzipetuen lan politikoari «jazarri» dietela. Hala salatu du Jone Goirizelaia abokatuak. «Akusazioak erabili duen arrazoibideari jarraituz, ehunka euskal herritar egon beharko lirateke hemen eserita»,


  • boga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Gizako piramideak hiru dimentsiotan, etxetik mugitu gabe gunean   duela 9 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaEdozein arrazoigatik bidaiatu ezin dutenek, euren ametsetako tokiak bisitatzeko gero eta aukera gehiago dituzte sarean. Azkeneko halako erremintetako bat Dassault Systemes Frantziako enpresak, Bostongo (AEB) Arte Ederretako museoaren laguntzarekin egin du. Interesa dutenek, Egiptoko Giza eremuko piramideak bisita ditzakete (giza3d.3ds.com/#discover). Enpresaren arabera, nahikoa da ordenagailu arrunta izatea, baina beharrezkoa da 3D monitorea.


  • Amaia Ventas-(e)k beste sarrera bat idatzi du EAJko ordezkariek Bilduk atez atekoa ezarriko duen argitzeko eskatu dute gunean   duela 16 minutu · Ikusi

    Koadro txikia EAJko kostako ordezkariek Getarian, Orion, Zarautzen eta Zumaian Bilduk atez atekoa ezarriko duen ala ez argitzeko eskatu dute. Aian ez dutela jarriko aurreratu du Aiako alkate Igor Iturainek (EAJ). Pasa den astean, aipatu herrietako alkateek (Bildu) eta Urola Kostako Udal Elkarteko lehendakari Amaia Guruzetak (Bildu) birziklatzearen alde lanean jarraitzeko konpromisoa hartu zuten, agerraldi publiko [...]


  • Koadro txikia Herrira presoen eta iheslarien eskubideen aldeko mugimenduak deituta, Goazen Plazara ekimena egingo dute bihar Euskal Herriko nahiz Oarso Bidasoko herrietan. Horren harira, Pasaiako Udaleko 25 langilek bat egin zuten atzo ekimenarekin, eta udaletxe aurrean egindako elkarretaratzean herritarrei batzeko eskatu zieten. Bestalde, Oarso Bidasoko LABek ere bat egin du biharko ekimen erraldoiarekin. Sindikatuak eskualdeko langileei ekimenean [...]


  • boga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Manuela (Iritzia: Oihana Etxebarrieta) gunean   duela 25 minutu · Ikusi

    Manuela 33 urteko emakumea da, El Salvadorrekoa. Bere hirugarren semeaz haurdun zegoelarik, haren sendiak ospitalera eraman behar izan zuen baginako odol-isurketa gogor bat sufritu ondoren, konorterik gabe. Ospitalean, bertako langileek abortu probokatua izan balu bezala tratatu zuten Manuela hasieratik, bere buruari hori egin izan balio bezala. Ospitalera sartu bezain pronto, medikuek Manuela salatu egin zuten